Joseba Beloki 2002 urteko Tourra irabaztear da, Armstrongi zazpi kentzeko zorian direlako

Tourrean bigarren lekua lortu eta hamar urtera Joseba Beloki lazkaotarra Frantziako itzulia irabaztear dago. Garaipen tristea izango da, ordea, gozoa baino gazia. Izan ere, Lance Armstrong zazpi Tour aise irabazi zituen txirrindulariari kenduko dizkiotelako izango da Beloki txapeldun. Dena den, UCI Nazioarteko Txirrindularitza Batasunak izango du azken hitza.

Estatu Batuetako Dopinaren aurkako Agentziak (USADA) 1999 eta 2005 urteen artean etengabe dopatzea egotzi zion txirrindulariari, ekainaren 29ean. Armstrongen bere errugabetasuna defendatuz jarritako helegiteek ez dude babesik jaso, The New York Times egunkarian azaldu bezala. Orain, “nahikoa da” esan du Lance Armstrongek eta erabaki justurik izango ez dela sinistuta “sorgin ehiza” salatu eta gainera datorkiona onartu beste erremediorik ez duela adierazi du, bere webgunean eskegitako idazkian.

Ofizialki Tourrak kenduko dizkiotela dirudien arren, Lance Armstrongek idatzi du denek dakitela nor izan den txapelduna:

“I know who won those seven Tours, my teammates know who won those seven Tours, and everyone I competed against knows who won those seven Tours. We all raced together. For three weeks over the same roads, the same mountains, and against all the weather and elements that we had to confront. There were no shortcuts, there was no special treatment. The same courses, the same rules. The toughest event in the world where the strongest man wins. Nobody can ever change that.”

Munduko txirrindulari onenetakoa (onena ez bada) bere garaipen ikur gabe gelditzeko arriskuan da, dopinaren susmoak zikinduta. Txirrindularitzaren historian orban berria ireki du erabakiak.

Orain arte antzeko kasuetan egin izan den bezala Tourraren sailkapena aldatzen bada hauek izango dira irabazle ofizialak:

  • Ivan Basso (2005)
  •  Andreas Kloden (2004)
  •  Joseba Beloki (2002)
  •  Jan Ullrich (2003, 2001, 2000)
  •  Alex Zulle (1999).

Halere, aipatzekoa da txirrindulari hauetako batzuk Operacion Puerto dopinaren aurkako epaiketan nahasita egon direla. Bestetik, Jan Ullrichek onartu egin zuen dopatu egin zela. Ullrichen kasua kontuan hartuta, zenbait iturrik galdera ere bota dute airera: “Eta Belokik hiru Tour irabazten baditu?”.

Datozen egunetan jakinaraziko du UCIk Armstrongi buruz USADAk hartutako erabakia berretsiko duen eta behin betiko sailkapenak nola geldituko diren.

Joseba Belokik ez du oraindik gaiari buruz adierazpenik egin.

Twitter sarea aztoratuta dabil albistearekin eta Beloki TT bihurtu da.

———-

ZuZeun Joseba Belokiri maiatzean egindako elkarrizketa hemen oso osorik.

 

armstrong, beloki, Joseba Beloki, Kirola, txirrindularitza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude