Jolastu, hitz egin eta gozatzeko

Jolastu, hitz egin eta gozatzeko –

Patxi Larrainzarreko ama bat naiz eta esan nahi dut, oso zoriontsu garela eskolan, zorionekoak sentitzen gara Eskola hau bere momentuan hautatu izanagatik. 
Jolastu, hitz egin eta gozatzeko

Irakaslegoa bikaina da, Jantokiko hezitzaileak bezala, baita atezainak ere. Pertsona zoragarriak ezagutu ditut bertan, bizitza osorako ondoan izan nahi ditudanak. Nire seme-alabek lagunak egin dituzte eta balio handiak ikasten dituzte zentroan. Honengatik guztiagatik, eskerrak eman nahi ditut!! Gure zentroa hain garbi eta txukun uzten duten garbitzaile guztiei ere bai, eskerrik askoooo!

Nik, argi dut Jardunaldi Jarraiaren alde bozkatuko dudala: BAI bozkatuko dut, hori nire seme-alabentzat hoberena dela uste baitut. Bizitza erabakietan eta erantzunkizunetan oinarritua dago (edoskitzea aukera bat den modu berean, atxikimenduan haztea edota elkarrekin lo egitea…) eta nik seme-alabekin kalitatezko ahalik eta denbora gehien egotea aukeratu dut: haiekin jolastu, hitz egin eta gozatzeko.

Baina oso argi dut ere, zentroan gauden familia guztiak Komunitate bat osatzen dugula eta emaitza zein den alde batera utzita, guztiok elkarbizitza zoriontsu batekin jarraitu nahi dudala.

Eskerrak eman nahi dizkiet ere, Guraso Elkartean parte hartzen duten guztiei, bere denbora eskeini digutelako guztiontzat den lana bat eginez. Jarraitu dezagun irrifartsu eta zoriontsu izaten eta EUSKARAZ BIZITZEN.

Jolastu hitz egin gozatzeko