Jesus Nazaretekoa ez zen gaur jaio
Motz motzean nahi dut bota honakoa: Jesus ez zen abenduaren 25ean jaio.
Dardara sartzen ari zitzaidan ezkerreko begian. Dardara, kalean haur asko eta asko eskutan jaiotza zutela baserritarrez jantzita ikustean. “Jesus jaio da Belenen” eta gisakoak abesten. Hotzikarak, nire herriko Udalak (EHBildu) jaiotza diru publikoz finantzatzen duela oroitzean. Olentzeroren figura ere zikindu nahi dute kristautasun zikinenarekin. Gure ikazkina. Nahikoa polemika piztu zen nazimientuan, amonak esaten zuen eran, idia eta mandoa ez zeudela esan zuenean Joseph Aloisius Ratzingerrek. Besterik gabe, Jesus Nazaretekoa jaio zela bera ere zalantzan jartzen dut, baina jaio bazen, ez zen izan gaurtxe. Ratzingerrek argitu ez zuen detaile bat. Akaso jesusen konpainiako norbait haserretuko zait, baina, gora festa paganoak! Gora Olentzero!