Luis Fonsiren “Despacito”, jeltzaleen erritmoa
Luis Fonsiren “Despacito”, jeltzaleen erritmoa
Gaur, San Inazio egunez, 122. urtemuga ospatu du Alderdiak -horrela adierazita ulertzen da, ezta?-, eta Bilbon burututako ekitaldian, EAJk PPrekin adostu dituen azken akordioak modu xelebre samarrean azaldu ditu, jendaurrean, Andoni Ortuzarrek.
Bere berbatan, Luis Fonsiren “Despacito” da jeltzaleen erritmoa.
.@andoniortuzar: “Euskadi es hoy más #Euskadi que hace doce meses gracias a lo conseguido por @eajpnv en Madrid”. pic.twitter.com/RcDKFk0ud9
— EAJ-PNV (@eajpnv) 2017(e)ko uztailak 31
“Uda deitzen dioten honetan, ez dakit bogan dagoen kantua entzun duzuen: `…pasito a pasito, suave suavecito…´. Horixe da gure eredua, pausuz pausu eta astiro-astiro autogobernua indartu, gero eta independenteagoak izan herri gisa; horrela egin izan dugu eta aurrerantzean ere horrela egiten jarraituko dugu. (…)
Euskadi gero eta indartsuagoa eginez, eta euskaldunak zoriontsuago. `…pasito a pasito, suave suavecito… ¡Euskadi al infinito!´; horixe da EAJren helburua”.
.
Mendigoizale senarekin, pentsa daiteke astiro-astiro joanda herri honek baduela bide luzea egiterik -Andoni Buzz Lightyear-en aburuz infinituraino eta are urrutiago-; txirrindulari senarekin, ostera, hobe dela ahal bezain pronto haginak estututa abiadura azkartzea, independentzia helmuga, erasoa jota.
Lehendik ere badugu zertaz eztabaidatu, baina Daddy Ortuzarrek dantzan Luis Fonsiren erritmora egiten dutela esan arren, gure aldetik, jeltzaleak Ricky Martirenean endrokatuta daudelakoan gaude: “Un, dos, tres, un pasito pa´lante Mariano; un, dos, tres, un pasito pa´trás”!
Inoren lotsa eragiten du
Ba nik uste dut Ortuzarrek egi biribila esaten duela abesti erridikulo hori erabilita. Beste kantari batek, hau euskalduna eta abertzalea, esan zuen 70garren hamarkadan (Gorka Knorretaz ari naiz):
Nik al dudana ez da, ez da
Borondateak nahi duena
Egoerak mugatzen gaitu
Guk jakin behar egokitu.
Zeinen polita, Gorka Knörrena.
Esaten da, sekulan inor ez dela hil fusilamendu batailoi baten aurrean “Biba Zentroa!” ohiuka. 70eko hamarkada betean, kantautore progre batek hori kantatzeko behar zituen potroak gero…