Jeltzaleen proposamena urriaren 25eko jaieguna ordezkatzeko

urriaren7Jose Antonio Agirre buru zuen Eusko Jaurlaritza 1936ko urriaren 7an sortu zen. Egun hori iruditzen zaio EAJri urriaren 25eko Euskadiren eguna ordezkatzeko aproposena. Iñigo Urkulluk eman du horren berri gaur Radio Euskadiko elkarrizketan.

Bakoitzak bereari eutsiko dio gai sinboliko honetan ere. PP-PSE-UPD hirukoteak babestutako urriaren 25eko jaieguna, 1979ko estatutua bozkatu zen eguna, bertan behera utzi zuen Eusko Legebiltzarrak orain egun gutxi. Alternatiba bila dabiltza orain abertzaleak, baina une honetan ez dago adostasunik. EH Bilduk euskararen nazioarteko eguna (eta Nafarroaren eguna) abenduaren 3a proposatu bazuen, orain EAJk urriaren 7a jotzen du egoki. Egun horretan, orain dela 77 urte Jose Antonio Agirrek Eusko Jaurlaritza osatu zuen, hainbat alderdi politikotako kideekin batera, gerra betean.

EH Bilduk hauteskunde kanpainan goraipatu egin zuen Agirreren gobernu anitz hura, Bilboko Carlton hotelean irudi sinboliko bat berreginez.