Jaurlaritza eta hiru Aldundien proposamena diru-laguntza eredu berri baterako abiapuntutzat jotzen du Hekimenek

Jaurlaritza eta hiru Aldundien diru-laguntza Hekimenek –

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 260,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2019n, zeinetan artearen euskal sistema sendotzeko bere apustua nabarmentzen den

diru-laguntzahttps://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/49648-eusko-jaurlaritzako-kultura-eta-hizkuntza-politika-sailak-260-milioi-euroko-aurrekontua-izango-2019n-zeinetan-artearen-euskal-sistema-sendotzeko-bere-apustua-nabarmentzen-den

Jaurlaritza eta hiru Aldundien proposamena diru-laguntza eredu berri baterako abiapuntutzat jotzen du Hekimenek

Andoainen, 2018ko azaroaren 8an

Herri ekimeneko euskal hedabideok urte asko daramagu euskararen normalizazioari, euskal komunikazio sistemari eta, oro har, Euskal Herriari ekarpena egiten. Bete izan dugun eta egun betetzen dugun funtzio soziala garrantzitsua da. Urte hauetan guztietan, egindako lanaren aitortza zein eskertza nagusiki herritarrengandik etorri zaizkigu eta, hein handi batean, herritarrei esker egin ahal izan dugu aurrera. Mota guztietako krisiei, ekonomikoei zein bestelakoei, herritarren laguntza eta ekarpenari esker aurre egin ahal izan diegu.

Administrazio desberdinen ekarpenak ere jaso izan ditugu, noski, baina ekarpen horiek ez dira sektorearen beharren araberakoak izan eta ez dute sektorearen egonkortasuna bermatzea helburu izan. Oro har, unean uneko aurrekontuen edota lehentasunen araberakoak izan dira eta ondorioz oso gorabeheratsuak.

Egoera horri irtenbidea bilatu asmoz, azken aldian, administrazio desberdinekin sektorearen beharretan oinarritutako diru-laguntza eredu berria eraikitzeko lanean ari gara eta prozesua, bere gorabeherekin, emankorra izaten hasteko puntuan da. Administrazio desberdinek sektorearen zenbait eskari historiko aintzat hartu (egindako lanaren eta sektorearen beraren izaera estrategikoa aitortzea, euskal hedabideen sistema babesteko eta duintzeko beharra, kostuen azterketan oinarritutako diru-laguntza sistema, egonkortasuna bermatzeko baliabide gehiagoren beharra…) eta eskari horietako batzuei erantzungo dien eredu berria osatzeko lehen pausoak eman dituzte jada.

Orokorrean eta sektoreko zenbait alorretan hobetu beharreko zenbait puntu izan arren (telebista, irratia…), Hekimenen ustez Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiek landutako lehen proposamena abiapuntu egokia izan daiteke diru-laguntza eredu berri hori abian jartzen hasteko. Dena dela, dirulaguntza deialdien xehetasunak eta kopuruak landu eta adostu beharko dira, prozesu honen guztiaren azken helburua lortzeko, alegia, euskarazko hedabideon egonkortasuna bermatzeko, balekoak diren ala ez ikusteko.

Eusko Jaurlaritza eta hiru Foru Aldundiak irizpide berdinetan oinarritutako diru-laguntza deialdiak lantzen ari dira jada eta laster ikusiko dugu orain arte egindako ahaleginaren emaitza egokia den ala ez. Bestalde, eta prozesua asko atzeratzen ari dela ikusita, administrazioek diru-laguntza deialdien atzerapenak eragingo dituen kalteak ekiditeko neurriak ere aurreikusi beharko lituzkete.

Edonola ere, diru-laguntzen gaineko lanketa partekatu hau sektorearen erronketako bat baino ez da. Pauso garrantzitsua eta sektoreak bestelako erronkei ekin ahal izateko ezinbestekoa, baina beste erronka horiei ekiteko ere (hartzaile kopurua handitzea, hutsuneak gainditzeko baliabide berriak, publizitate publikoaren banaketa, eremu berrietara zabaltzea, sustapena, berrikuntza, inbertsioak…) elkarlana funtsezkoa izango da.

hekimenhekimen-logoak
Jaurlaritza eta hiru Aldundien proposamena diru-laguntza eredu berri baterako abiapuntutzat jotzen du Hekimenek

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.