Jaso nahiko genukeena

Jaso nahiko genukeena –

Pertsona Migratuen Nazioarteko eguna den honetan (abenduaren 18a), lotsarik gabe Eusko Jaurlaritzak autobus geltokiak elkarbizitzaren aldeko mezuz bete ditu,”Jaso nahiko genukeena eskaintzea” dio leloak, Euskal Herrian asko dira oraindik ere pertsona migratzaileei bermatzen ez zaizkien eskubideak; segurtasunez lan egiteko eskubidea, erroldarako eskubidea edo babes sozialerako eskubidea horietako batzuk baino ez dira.

Jaso nahiko genukeena

Gauzak horrela, agian Eusko Jaurlaritzak azalpenak beharko lituzke eman bi aspekturen inguruan: Zer ulertzen du Jaurlaritzak elkarbizitzaren inguruan? eta, garrantzitsuena; pertsona migratuen oinarrizko eskubide urraketen testuinguru honetan elkarbizitzarik eman ote daiteke?

Lan esparruko prekarietatearen arrazializazioaz ere agian ondo legoke zerbait azaltzea; soldata arrakalaz edo lanaldi amaigabeez esaterako. Elorrioko Eroskiko azpikontratatuak diren CECOSA enpresako langileak nekatu dira honetaz, eta beraien borrokarako grina eredu da guretzat. Arrazakeriaren eta diskriminazioaren kontrako sindikatu izan nahi dugunontzat eta etortzeko dauden beste gainontzeko borrokentzat.

Izan ere, hau hasi besterik ez da egin eta ez du atzera bueltarik; Behin zapalkuntzaz eta diskriminazioaz jabetuta, eta antolakuntzaren tresnaren balioari helduta eskubideak lortu arte ez dagoelako gelditzerik. Elkarbizitzarik ez da izango zapalkuntzak aitortu eta denon eskubideak bermatzen ez diren artean. Bidea begien aurrean aurkezten zaigu: Borroka sindikala antiarrazista izango da edo ez da izango.

Leire Estevez eta Leire Gallego

Ekintza Soziala, ELA

Jaso nahiko genukeena

ELA - Genero Ekitatearen arduraduna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude