Jarraituko dugu

Jarraituko dugu –

Normaltasun berriaren atarian abiatu da Euskalerria irratiaren denboraldi hau, eta aurten ere saiatuko gara iritzi txukunen bat plazaratzen minutu bateko manifestuan.

Jarraituko dugu
Arg: Ekinklik

Normaltasun berriaren atarian, normaltasun zaharra dugu albiste: informatzeko eta adierazteko eskubideak, berriz ere, zapaldu dituzte Espainiako gobernurik ezkertiarrenak indarrean mantendu duen mozal legea baliatuz.

Aroztegian kolpetik aberasteko hirigintza proiektua inposatzeko asmoz makinak sartu ziren unean Ahotsa eta Ekinklik izan ziren gure begi-belarriak, bertatik bertara. Haiei esker jakin genuen baztandarren erresistentzia arrakastatsuaz. Ondoren etorri da errepresio ekonomikoa: makinen aurrean paratu zirenek isunak jaso dituzte, baita horren berri eman zuten kazetariek ere.

Jendea pobreago eginez isildu nahi dute sakelarentzat urte gogorrak heldu direla jakitun. Baina informatzea ez da delitu, eta jarraituko dugu. Animo, lankideok!

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko irailaren 30ekoa]

BARDO GORRI NAFARRA