Jantziak ez du apaiza egiten

amayur1

“Jantziak ez du apaiza egiten” mezua bota dio PNVk Bildu eta Amaiur koalizioei Google bidez. Bi egun lehenago “garrantzitsua ez da izena, bakearekiko konpromisoa baizik” esan zuen Urkulluk. Amayur izena, baina, PNVren historiaren zati garrantzitsua da, Euskal Herrian sinbolismo handiko izena izanik.

Badirudi EAJ urduri dagoela Amaiurrek lortu ahal dituen emaitzekin eta muinari emateaz gain izenari ere emateko gogoa dute. Amaiur bera kritikatzeari ekin dioten honetan, gogora ekar daiteke “Amayur” izena izan zuela EAJren Nafarroako aldizkari ofizialak eta, ondoren, erbesteak gutxienez beste bi ale egin zirela.

Amaiur izen eta kontzeptuari harriak botatzea, Nafarroan PNV izan zenari harriak botatzea dela uste dut, ezta?

Hemerotekan kontsultatu daiteke zer zioten Nafarroako JELtzaleek 1931tik 1936ra.

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...

Zer duzu buruan “Jantziak ez du apaiza egiten”-ri buruz

  • Josemari Navascués 2011-10-06 19:42

    Hobeto…
    “Abituak ez du inor fraide bihurtzen”