Euskal Herria feminista!

Euskal Herria feminista!

Euskal abertzale ezkertiarrek batze aldera egin duten garai honetan, ezkertiarrek politika femeninoak aldarrikatu behar dituzte halabeharrez eskumak aldarrikatu dituen politika maskulinoen aurrean.

Euskal abertzale ezkertiarrek batze aldera egin duten garai honetan, ezkertiarrek politika femeninoak aldarrikatu behar dituzte halabeharrez eskumak aldarrikatu dituen politika maskulinoen aurrean.

Kontuan izan behar dugu eskumaren mundu ikuspegiak egitura bertikalak, obedientzia, agintea, botere korrelazioa, araua, gauzak dauden moduan mantentzea,… defendatu dituela beti. Honek ez du esan nahi gizonezko guztiek politika maskulinoa egiten dutenik eta emakume guztiek politika femeninoa. Badago egon politika femeninoa egiten duen gizonik eta politika maskulinoa egiten duen emakumerik.

Momentu honetan mundua arautzen duten legeen apurketa zeinen beharrezkoa den ikusteko unibertsitatean izan nuen Literatura Garaikideko irakaslearen gustukoa den Lacan psikoanalista frantsesak esan zuen esaldi bat ekarri nahi dut gogora: “literatura femeninoa egiteko, idazlea emakume bihurtu behar da, bestela ez da literaturgile ona izango”. Lacanek esan nahi zuen literaturgile hori arauaren mugetatik at mugitu behar dela, eremu ezagunetik kanpo joan behar duela, esan ezin daitekeen horretara joan behar duela nobela ona idatzi nahi badu.

Euskal Herria feministaBerriz politikara bueltatuz, Lacanek dioen arau apurtze hori aplikatu behar dute ezkertiarrek politikan, bestela nola egin ezkerreko politika formak eskumakoak baldin badira? Hau da, nola egin ezkerreko politika egitura hierarkizatuekin, bertikalekin, edo berdinen arteko elkarrizketa dialektiko gabe? Pertsona batek bere burua ezkertiartzat har dezake, baina eskumaren formekin politika egiten ari den bitartean bere usteak erdia ustel izango dira, gezurretan arituko da, simulakroa egiten arituko da, ez da arituko zintzoa izaten. Beharrezkoa da edukiak eta edukiontziak bat egin dezaten.

Honek burura dakarkit Franco diktadoreak konfiantzazkoa aukeratu zuela bere ondorengo gisa Espainiako Estatu Buru izateko. Ezkerreko ikuspegi batetik konfiantzazko ondorengotza hori ez litzateke posible izango. Kasu hartan edukia eta edukiontzia edo forma bat zetozen. Oraindik orain, ia 40 urte pasatu diren honetan, horretan gaude. Espainiako estatu egitura maskulinoak ez du politika femeninoarentzat lekurik eta beraz, ezkerrarentzat ere ez.

Euskal Herrian politika horizontalagoak egin izan dira, Espainian baino femeninoagoak nolabait esatearren. Politika horizontala egin duten mugimenduak oso aberatsak izan dira gurean. Hemen ezagutu ditugun Lurraldea, Itoitz, Lemoiz, AHT, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, mendi taldeak, dantza taldeak, hizkuntzaren normalizazioarako mugimenduak, Korrika, Ikastolen mugimendua, Bilboko Aste Nagusiko jai eredua eta Konpartsen Federazioa… ez dira ezagutu Europa osoan.

Aberastasun ukaezina euskaldunona!

Herri mugimenduen indarrak “ez delegatzea” bezalako fenomenoak dakartza berarekin. “Ez delegatze” hori politika femeninoek dakarten ondorioa da. Euskal Herrian gure ordezkariak 4 urteko epealdirako aukeratzen ditugunean ez diegu txeke zuria ematen nahi dutena egiteko. Ordezkariek gure ordez hartzen dituzte erabakiak baina herritarrok ez dugu ahazten erabakitzeko eskubidea gurea denik eta horregatik ordezkari horiei eskatzen diegu erabakiak hartu behar dituzten bakoitzean galde diezagutela zein den gure iritzia. Horizontaltasuna da hau, herri mugimenduen bitartez egikaritzen dugun horizontaltasuna, Espainiako egitura bertikalarekin kontrastean agertzen dena, Espainiako patriarkatu eta eskumarekin kontrastatzen duena.

Beste alde batetik, kontuan hartu behar dugu politika egiteko eredu maskulinoa nagusi denean, aukera handiagoa izango dugula gatazka eta gerra sortarazteko, ez dagoelako berdinen arteko elkarrizketarik, ez dagoelako errespeturik. Politika maskulinoak beharrezkoak ditu irabazlea eta galtzailea, beharrezko ditu agintzea eta sumisioa. Politika maskulinoen bitartez lortuko dugun bakea behin-behineko bakea izango da, bake koiunturala. Adibide argiak ditugu Europan eta munduan: orain gerra alderdietako batek irabazi, beste aldea zapaldu eta menperatu, galtzaile izan den aldeak energia nahiko lortu duenean gerra planteatuko du nagusi izatera iritsi arte (Serbia eta Kosovo, Alemania bi Mundu Gerretan,…). Berdintasuna, paritarioa izatea eta errespetua lortu arte ez da bakerik egongo, gerren arteko aldia egongo da, gatazka batetik besterako denbora tartea, baina bakerik ez.

Margotu dezagun estatu beltz hau more kolorez! Gora euskal herria feminista, ezkertiarra, abertzalea, euskalduna eta burujabea. Matxismo suntsitzailea, heterozentrismo baztertzailea eta patriarkatu arkaiko, frankista, totalitarioa hormara!

Borroka garaia webgunerako kolaborazioa, egilea: Aritz Grande Burgoa

http://borrokagaraia.wordpress.com/2011/10/06/gora-euskal-herria-feminista/

Euskal Herria feminista