Jaio berrien izenak
Jaio berrien izenak –
Nire ama hizkuntza erdara izan da beti baita nire emaztearena ere. Gure gurasoak kanpotik etorri ziren duela 50 urte, Gaztela leonetik baina, ni D eredura apuntatzeko ahalegina egin zuten. Izen euskaldunen apostua egin zuten baita ere eta harro nago horregatik. Nire emazteak ere izen Euskalduna du, kasu bera. Gaur egungo guraso euskaldun askok beste motatako izenak bilatzen dituzte beraien seme alabentzat. Ez dituzte izen euskaldunak aukeratzen. Hor daude, Martina, Chloe, Mara, Luka, Ian, … gure inguruan.
Eustaten sartu besterik ez da egin behar euskal izenak geroz eta gutxiago erabiltzen direla ikusteko, batez ere nesketan. Gure nortasunaren zati bat galtzen ari gara eta pena handia ematen dit. Nire semeen gelakoen erdiak halako izenak dituzte. Galizian adibidez jaiotzen diren lehenengo 25 izen ugarien artean ez da galego izenik azaltzen eta denok dakigu galegoaren erabilera gaztetxoen artean nola dagoen gaur egun.
Kontutan izanda gaur egun Euskal Herrian jaiotzen den haurren guraso asko euskararekiko zein gure herriarekiko ez dutela inolako atxikimendu emoziinalik, datu hauek ez gintuzkete harritu behar. Gure herriaren degradazio prozesuaren beste seinale bat baino ez dira.