Izan zinen atzo Zubietan?

Izan zinen atzo Zubietan?

NDc3Mw==

Zeu ere bertan izan bazinen, zer iruditu zitzaizun?

NDc3MQ==

Atzo Zubietan erraustegirik behar ez dugula aldarrikatzenKalearen ertz batean ere dantzanLehen entseguak goizean

Irudia | Atzo Zubietan erraustegirik behar ez dugula aldarrikatzen | Itziar Martinez | LGPL
Irudia | Atzo Zubietan erraustegirik behar ez dugula aldarrikatzen III | Jon Benito | LGPL
Irudia | Kalearen ertz batean ere dantzan | Jon Benito | LGPL
Irudia | Orain nora? | Jon Benito | LGPL
Irudia | Lehen entseguak goizean | Jon Benito | LGPL

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria

8 pentsamendu “Izan zinen atzo Zubietan?”-ri buruz

  • Ni ere bai eta sekulakoa izan zen, ez dut uste inoiz egin den hori bezalako ekimenik Euskal Herrian; etxera bueltatzean telebistari begira egon nintzen eta ezer ez, eitb-n aipamenik ez; hori bai, Qatar-eko aberats batzuk Euskadin turismo egiten hasiko direla…, hori kontatu ziguten gaueko albistegian, entrebista eta guzti. Baina Zubietan izandakoaz mutu. Eitb ere erraustegiaren alde?

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-03-21 15:29

    Arantza, galdera hori erretorikoa da, ez? EITB une honetan erraustegiaren alde dago, zalantza izpirik ez. Une honetan diot, une honetan agintzen dutenak direnak direlako.

  • Itziar Martinez 2011-03-21 17:34

    Inork ikusi nahiko balu, Youtuben ikus daiteke atzokoaren adibide txiki bat, honako helbidean:
    http://www.youtube.com/watch?v=EpGBXWtCdP0

  • Ni neu ere atzo dantzatzen eta bereziki bertakoa bizitzen eta sentitzen egon nintzen. Bestelako begirada nahi du beti Tartalok eta atzo kanpandorretik ikusi zitekeena ikusteko gogoekin gelditu zen. Ea lehen bait lehen goitik ateratako ikuspegi horiek ikusteko aukera dugun, betiko begirada duten goiko horiek ere ikuspegia aldatu dezaten!

  • Ez nintzen Zubietan izan ordu berean beste flash mob bat zegoen Donostiako Bulebarrean hileko 3. igandetan egiten den herri dantza flash moba:

    Herri dantza:
    http://www.youtube.com/watch?v=0oAMoXtQv-o
    Larrain dantza:
    http://www.youtube.com/watch?v=pF1m1UKiySw

  • GAZTEZULO ere Zubietan izan zen. Ikusi nola berotu zituzten giharrak bertan elkartutakoek!

    http://www.youtube.com/watch?v=e0FSjPVwmiI

  • Itziar Martinez 2011-03-22 13:35

    Beste bideo batzuk ere topatu daitezke sarean: hau edo
    beste hau adibidez.

  • Bideoak eta argazkiak egongo dira, eta ikusgarriak izango dira baina han bizi izan zen giroa eta sentimentua ez dago azaltzerik.
    Beste gauza bat:
    Ni zubietan bizi naiz eta esan hurrengo egunean ez zela garbitzailen beharrik. Ez zen eskatu zero zabor, erakutsi egin zen posible dela.