Izan desobediente, lurralde askean

Izan desobediente, lurralde askeanLurralde Askea, lege injustuak eta kapitalismoa desobeditzeko komunitatea, abiarazi nahi dute eguneroko hautuei “zentzu politikoa” emateko asmoarekin. O asanblada egingo dute azaroaren 7an goizeko 10.00etan Ozaetan. Sare sozialetan zabaldutako bideo baten bidez egin dute deia, leloa: “Izan desobediente”. Eguneroko hautuei “zentzu politikoa” emateko asmoarekin

Egitarau oparoa prestatu dute egun guztian zehar: topaketari hasiera emateko elkar ezagutuko dira kafea tarteko, eta ondoren, “zertarako gaude hemen?” galderari erantzungo diote. Gero, mikro hausnarketa: “Bizimodu onaren Euskal Herria eraikitzen hasteko zeintzuk dira gako berriak?”. Eguerdian, hausnarketekin jarraituko dute, baina oraingoan lan taldeka banatuta. Gogoetarako tarterik ez da faltako ez eta galderarik ere: zer gara? Zer egin?. 17.00ak bitartean luzatuko da ariketa, tartean bazkari-jolasa izango da Olatu.koop proiektuarekin.

Bukatzeko Garaion Sorgingunea ezagutzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.

Izan desobediente, lurralde askean