Nork erre ditu Derioko autobusak?

Bi milioi euro inguruko balio dute joan zen igandeko goizaldean erre zituzten Bizkaibuseko zortzi autobusek. Hango hondamenaren handiaz mintzatu dira nola Bizkaiako agintari gorenak eta Urkullu bera, hala Bizkaibuseko langileak eurak ere.

Sutearen ondorioak handiak izanik ere, handiagoa izan da gertaera honek zenbaiti eragin dion etsipena: balirudike itzulera baten seinale dela, beste garai batzuetako kale borrokarantzako atzera bidaia, edo.Nork erre ditu Derioko autobusak?
Alderdi guztiek gaitzetsi dute sabotaia, nahiz eta ezker abertzaletik eginiko zenbait adierazpen askitzat ez hartu alderdietako batzuek. Betiereko borroka politikoa da, honez gero arrangura eta gogaitua baizik sortzen ez diguna.
Ibon Iparragirre preso ondarrutarraren aldeko ekintza bat izan dela jakinarazi dute albiste agentzia guztiek, haren egoera larriarekin lotutako protesta bati zor zaiola ekintza. Baina presoen aldeko Sare erakundeak ere gaitzetsi du ekintza hau, bakebiderako traba dela esanez.

Uler liteke, beraz, autobus erretzaileak ez daudela Ezker Abertzalearen ezelango antolakuntzatan ez eta ere Sareren baitan. Zergatia ezaguna eta hurbilekoa egiten zaigu, kartzela politikaren basakeria jasanezina izango da zenbaitentzat, baina egindakoa EPPK presoen kolektiboak dioenaren aurka doala dirudi. Hala bada, egileak ez badira erakunde ezagunetako partaideak,

Nork erre ditu Derioko autobusak?

Oso interesgarria egin zait Iker Guenagak El Diarion argitaratu duen artikulua: Ezker abertzaleko disidente zenbaitek hondarreko “kale borroka” eragin dute.

Guenagaren arabera, autobus kixkalien irudi ahaltsuaren gainetik, sute honek ETA eta Sortutik bereizitako ekintzaileen errealitate ahuldua baizik ez du erakusten.

Bere ustez, Ezker Abertzalearen estrategiatik kanpora geratu direnak IBIL eta ATA taldeak dira. Alegia, Iraultza Bilguneak eta Amnistia Ta Askatasuna, presoen borroka historikoaren lekukoa jaso nahian, EPPKkoek zabaldutako aukeren aurrean.

Ondoren, datu esanguratsu bat dakar: aurten kale borrokatzat har daitezkeen lau ekintza izan dira (3 Araban eta 1 Bizkaian), aldiz 1996-2000 arteko lauurtekoan, 4.858 ekintza izan ziren. Aldea ikaragarria da, bistan denez. Hortik hondarreko ekintzak direla esatearena.

Beraz, ekintzek jarraitzen duten arren, polizia eta terrorismoan adituek diotenez, bazterreko zerbait dira eta gero eta zailagoa gertatzen omen da ekintza hauek egoera soziolaboralak eragindakoetatik bereiztea.

Baina benetan al da hori horrela, ez ote dago argi ekintza hauen atzean dagoena zer den? Nortzuk dira eta nolakoak, IBIL eta ATA talde horietako partaideak? Nondik nora etorritakoak ote dira?

Nork erre ditu Derioko autobusak?

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.

3 pentsamendu “Nork erre ditu Derioko autobusak?”-ri buruz

  • Gertakari hauek bakarrik lortzen dituzte gure atenzioa desbideratzea. Okupatuak sentitzen garenok beti ibiltzen gara infraestrategia politikoan sartuak, espontaneismoa erabiltzen , desadostasuna sortzen gure artean, baina ez dugu inperialismoari aurre egiten, haiekin kolaboratzea baino ez dugu egiten. Inperialismoak, aldiz, ondo definitua du bere estrategia, ez du espontaneismoa erabiltzen, politika erabiltzen dute eta horregatik dituzte gurre lurraldeak okupatuak bostehun urte luzez. Aurre egin nahi badiegu ezagutu behar dugu zer diren eta zertan bihurtu gaituzte. http://hamabost.babintonpip.com/

  • Nahiz eta El Diario izan, Espainiako merkatuari saltzen zaion berria da, beraz Espainiak entzun nahi duena esatea ez da harritzekoa, eta El Diariok ere ez du ur handitan sartu nahi. Nor den zehazki? Ezker abertzalekoak edo bestela? Kontua da, Qui prodest? Honelako berriak oso ondo etortzen zaizkie A3 edo ABCren titularrei. Estatuko aparatuak izan direla ezin da baztertu, badugu eskarmentua. Oraindik gainera ia bi hilabete hauteskundeetarako, pixkanaka pixkanaka Ministerio Interiorrak bere balentriak justifikatzeko mamuak (gehiago) aterako ditu, eta bestela sortuko ditu

  • Talde batek bere gain hartu du Derioko autobusen kontrako erasoa https://t.co/LPQOLcl2dV