“Itzulpengintza eta Teknologia” graduondokoan izena emateko azken egunak

594Teknologia berriek bultzatuta, azken hamarkadan Euskal Herrian enpresa eta erakunde asko sortu dira hizkuntzen industrien alorrean dauden erronka berriei erantzuteko. Horren ondorioz, garapen teknologikoek hizkuntzen industrien lan merkatua handiagotu eta produktu berriak sortu dituzte. Hori dela eta, UEUk sustatzen duen Itzulpengintza eta Teknologia graduondoko honek itzulpengintzaren arloko teknologia berrietan prestakuntza eta espezializazioa bultzatu nahi ditu, lan merkatuaren erronka berriei erantzuteko gai izango diren itzultzaile profesionalak prestatzeko eta, aldi berean, gizartearen garapen teknologikoari laguntzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntzak emango dizkie graduondokoan izena ematen duten gipuzkoarrei.

 

  • Eskolak ONLINE izango dira
  • Saio presentzialak UEUko Eibarko egoitza akademikoan izango dira.
  • Ikasleek, mintegietara agertzeaz gain, ikerketa lan bat ere egin beharko dute beraien interesen araberako gaia jorratuz.

 

Helburuak

 

  • Itzulpen enkarguekin lotutako prozesu guztiak sakon ezagutzea.
  • Informazioa kudeatzeko gai izatea.
  • Itzulpengintzari aplikatzen zaizkion oinarrizko teknologiak modu praktikoan erabiltzen ikastea.
  • Itzulpen-prozesu osoa kontrolatzea tresna egokiak erabiliz.
  • Ordenagailuz lagundutako itzulpenaren teknologia, prozesu eta tresnak ezagutzea.
  • Itzulpen automatikoarekin lotutako teknologia, prozesu eta tresnak ezagutzea.
  • Hizkuntza corpusek itzultzaileen eguneroko lanean duten garrantziaz ohartaraztea.
  • Softwarearen eta web guneen lokalizazioarekin lotutako prozesuak sakon ezagutzea.
  • Ikus-entzunezko itzulpengintzaren alderdi guztiak bereganatzea.

 

Dirulaguntzak gipuzkoarrentzat

Gipuzkoako Foru Aldundiak UEUren on line irakaskuntzaren lerroa babestuko du hainbat dirulaguntza emanez. Laguntza hauek izena ematen duten gipuzkoarrentzat dira, eta matrikulatutako gipuzkoarren artean banatuko dira hala behar izanez gero, gehienez, matrikularen %35a ordainduko da.

  • Izen emate epea: 2013ko irailaren 13ra arte
  • Matrikulazio epea irailaren 24tik urriaren 1era (behin behineko datak)
  • Informazio guztia: Itzulpengintza eta Teknologia

 

 

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)