Isilik egoteko 25 arrazoi

Isiltasunean deseroso daudenentzako: Isilik egoteko  25 arrazoi.

  • Hitzen pisua ez galtzeko
  • Gainontzekoek diotena entzuteko
  • Esaten dizutena axola ez zaizula erakusteko
  • Hanka ez sartzeko
  • Errespetua erakusteko
  • Zaratarik ez egiteko
  • Haginetako mina duzulako
  • Hitzen esklabu ez izateko
  • Idazteko
  • Pentsatzeko
  • Inor ez mintzeko
  • Musika entzuteko
  • Edozeri buruz ez dakizulako
  • Esan nahi duzuna bakarrik esateko
  • Sekretuak gordetzeko
  • Gorputzarekin ere komunikatzen delako
  • Esan gabe doalako
  • Buruko minik ez eragiteko
  • Une magiko bat ez izorratzeko
  • Ez dakizulako zer esan
  • Atseden hartzeko
  • Gezurrik ez esateko
  • Isilik ederrago zaudelako
  • Isiltasuna entzuteko
  • Hitz egiten ikasteko
‘Ez galdu isilik egiteko aukera on bat’. Will Rogers.

Hurrengo batean, akaso, hitz egiteko 25 arrazoi.

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra