Isilik egoteko 25 arrazoi
Isiltasunean deseroso daudenentzako: Isilik egoteko 25 arrazoi.
- Hitzen pisua ez galtzeko
- Gainontzekoek diotena entzuteko
- Esaten dizutena axola ez zaizula erakusteko
- Hanka ez sartzeko
- Errespetua erakusteko
- Zaratarik ez egiteko
- Haginetako mina duzulako
- Hitzen esklabu ez izateko
- Idazteko
- Pentsatzeko
- Inor ez mintzeko
- Musika entzuteko
- Edozeri buruz ez dakizulako
- Esan nahi duzuna bakarrik esateko
- Sekretuak gordetzeko
- Gorputzarekin ere komunikatzen delako
- Esan gabe doalako
- Buruko minik ez eragiteko
- Une magiko bat ez izorratzeko
- Ez dakizulako zer esan
- Atseden hartzeko
- Gezurrik ez esateko
- Isilik ederrago zaudelako
- Isiltasuna entzuteko
- Hitz egiten ikasteko
‘Ez galdu isilik egiteko aukera on bat’. Will Rogers.
Hurrengo batean, akaso, hitz egiteko 25 arrazoi.