Iruñerria Ezkabari begira jardunaldiak

EUSKO Kartela Ezkaba_definitibo

Eusko Ikaskuntzak eta Berriozarko Udalak Ezkaba Mendiaren inguruko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñerriko biztanleriak Ezkaba mendiarekin izan duen eta duen harremanaz hausnartzeko, mendiak duen balioaz jabetzeko, eskaintzen duen guztiaz gozatzeko eta bere iraunkortasuna lagundu dezan.

Jardunaldi hauen helburua izan da Ezkaba mendiaren gerturaketa anitza egitea, eta horretarako  hitzaldi eta saio osagarriak antolatu dira. Gotorlekuaren ihesaldiaren 75. urtemuga izanda aurten, historiari leku berezia eman zaio. Honekin batera Iruñerriko biztanleek Ezkaban izan dituzten ohitura, bizimodu eta erabilerak, eta, azkenik etorkizunari begira sustatu nahi dugun harreman motaren azterketa bultzatu da.

Hitzaldiek jardunaldien mamia bilduko badute ere, antolatzaileek hainbat jarduera osagarri antolatu dituzte, interes askotako pertsonen parte hartzea erraztuko dutenak. Naturarekin eta historiarekin lotutako azalpenak eskainiko dituen ibilaldiaz gain, euskaraz eginen dena, “Ezkaba irudietan” ekitaldi multzoa eskainiko da: argazki erakusketa, argazki rallya eta dokumental baten emanaldia.

Egitaraua.