Iruñeko Villavesa entzierroa poliziaren oldarraldiarekin amaitu da
San Ferminetako azken parranda biribiltzeko ekimena izaten da iruindar askorentzat Villavesa entzierroa. Jai giroan hasi dena, ordea, gomazko piloten jaurtiketekin amaitu da, igande goizaldean. Poliziak “trafiko arazoak saihesteko” bidea itxi die Estafeta kalean zebiltzan ehunka gazteei.
Diario de Navarrak dioenez, kalejira oztopotzean gazte batzuk beirazko botilak bota dizkiete poliziei. Ateak Irekik azaldu du, ordea, paisanoz jantzitako bi polizik jendea “probokatu” egin dutela liskarrak izan zitezen. Zalaparta hasitakoan presoen pegatinak eta Herrira-ren zapia zuten “susmagarriek” elkarrekin egin dute alde. Lekuko batzuen arabera, gazteetako bat poliziarekin solasean ikusi dute beranduago.
Poliziak gomazko pilotak jaurtikiz erantzun du. Lau atxilotu eta zenbat zauriturekin amaitu da Estafeta inguruko zalaparta.
Villavesako entzierroari eta istiluei buruzko informazio gehiago plazaratu du Mikel Iturriak blogean. Ateak Irekik zaurituen argazkiak ere publikatu ditu eta gertatutakoaren kronika. Ramon Solak ere kronika zabala idatzi du Gara egunkarian.