Ez gara uste dugun bezain modernoak

Ez gara uste dugun bezain modernoak

Ez gara uste dugun bezain modernoakHippien ondoren, “maitasun librea” zabaldu zen munduan zehar. Ez genituen Eliza Katolikoaren arauak bete behar neska/ mutil batekin sexu harremanak izateko. Hori zela-eta, amodio eta sexua bereiztu ziren eta geure arbasoek izkutuan egiten zituzten txortak azaleratzeari ekin zioten aurreko belaunaldikoek (beldurrik gabe sexuaz mintzatzea, adibidez). Horrela, guk ere onartu izana ekarri zuen.  Teorian, noski.

Ez gara uste dugun bezain modernoak. Bestela, harreman afektiborik gabeko sexu -harreman publikoki “agertu-berri” hauek onartuak izango lirateke, dela gizonak emakumeekin, dela emakume gizonekin, dela emakumeak emakumeekin, dela guztiok nahastuta. Baina ez ditugu onartu, izan ere, sexualki libre bizi nahi duen emakumea “emagaldua” edo “lesbiana” etiketetatik ez baita libro.

Dena den, bekaizkeri kontuak direla uste dut, dela inbidia, dela mutilak errefusatzeko emakumeak duen ahalbideari errespetu falta. Gehienetan, inkontzienteki azaleratzen den moral aristotelikoa, bestetan edukazio faltan errotuta dauden aurreiritziak dira. Gizonek ez dugu erabat barneratu emakumeak ezetz esan diezakegutenik (harrotasun kontuak) ezta harreman batean haien menpe egon gaitezkenik ere. Emakumeak aldiz, ez dira jabetu sexualki libre jardun izateari ezinbestekoa zaiola enpatia; emakume (eta gizon) guztien borroka dela, alegia.

Maria Darrieussecq kazetari euskaldunak ZuZeun argitaratu zuen Berlusconi eta doako emakumeak artikuluan zioen bezala, “emaztea, haurren ama” eta “emagaldua”-ren arteko dikotomiak bizirik darrai. Nahiz eta geure buruak tolerantetzat hartu izan, nahiz eta egunean zehar ez dakit zenbat sexu- irudi ikusi, dikotomi hau ez dugu gainditu. Hori dela-eta, emakume askorekin sexu harremanak dituzten gizonak “putoamoak” diren bitartean, berdin jarduten duten emakumeak emagaldutzat dauzkagu.

PD: Homosexualitate, bisexualitateaz edo harreman irekiaz mintzatuko bagina, ez dakit zenbat artikulu idatz genitzazkeen. En fin, ez gara uste dugun bezain modernoak edo, behintzat, denpora pasa beharko da hamaika mendez ezarritako maitasun eta sexual kanonak gainditzeko. Zorionez, nik uste pozteko arrazoiak ere badaudela, izan ere, ez gara beldurgarriak diren “Berlusconi”-ak, oro har. 

 

Ez gara uste dugun bezain modernoak

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.