Iruña-Veleia zientzia bide bakarra, hilabeteko gose greba “Gabixolari” elkarrizketa
Iruña-Veleia zientzia bide bakarra, “Gabixolari” elkarrizketa –
Hilabeteko gose greba Iruña-Veleiako euskara zaharraren alde.
Bideoa: Iruña-Veleia zientzia bide bakarra, “Gabixolari” elkarrizketa.
Iruña-Veleiako sententzia 44/2020
Informazioa Twitter @gosegreba
Iruña-Veleia zientzia bide bakarra, hilabeteko gose greba “Gabixolari” elkarrizketa.
brutala
Paranoia brutala, bai
Duela urte mordoxka, igande goiz batean, AHT-ren kontrako Gasteizko plataforma batek martxa ziklista bat antolatu zuen trenbidearen lanak zeuden Gipuzkoako herri batera. Bidean, Zalduondotik igaro behar baitzuten, eta jakitun nonbait Bernardo Atxaga bertan bizi zela, zer bururatuko eta eskratxea egitea erabaki zuten. Eta bere etxearen aitzinean ohiuka hasi zitzaizkion: “Euskal Hiria, Atxagakeria!”.
Eta zergatik dakart hori hizpidera? Bada, ez nuelako uste hori bezain gauza esperpentikorik berriz ikusiko nuela gurean. Bistan da oker nengoela.
Kabe! Hondeamakina aztarnategi batean modu horretan lan egitea baino egoera esperpentrikorik gutxi. Inpunitate osoa astakeri hori egin zutenentzat. Badirudi zuk nahi duzuna bakarrik ikusten duzula.
Zientzia bide bakarra da. Hori egiten dutenean isilduko gara, zuentzako aukera paregabea guri ahoa ixteko. Zure moduko jendeak eta politikariek ez dute nahi! Dena esanda dago