Irizpidedun irakurle batek GARAri
Hauteskundeen ostean bipartidismoaren barrenean borroka sutsua piztu da Euskal Herrian, garaile nor izan den iragartzerako orduan. Inoizko hauteskunde berdinduenak izan dira, EH osoan aldi berean ospatutako lehenengoak, oker ez banaiz. Eta egunero GARA irakurtzen duen irizpidedun irakurle naizen aldetik, lotsa sentitu nuen argitalpen honek egindako irakurketa manipulatzaile eta interesatua ikusita.
Ezker Abertzaleko egunkari ofiziala izatea balekoa da, ulergarria zait. Eta kartak mahaiaren gainean jartzearen zintzotasuna beti preziatu izan dut. Ezin dut ulertu baina, zergatik deitzen zaigun irizpidedun irakurle, gero aurpegira barre egin behar badigute. Ezin badute onartu, hauteskunde berdindu batzuetan EAJk aurrea hartu duela boto gutxi batzurengatik.
Soto jauna, errespetu guziz, amesten zenuen titularra publikatzeagatik errealitatea patatekin jan behar baduzu jai dugu. Zure diskurtsoa husten baitu, erredikuloraino eraman egunkariaren ospea eta indartu besteren posizioa. “Ez utzi errealitateari titular eder bat estropeatzen”, hori da maxima? Horrenbeste kostatzen al zen EAJk irabazi zuela publikatzea, gutxigatik bada ere. Asko gustatzen zaizkit GARAk publikatu ohi dituen grafikak eta infografiak, gustura gainbegiratzen ditut hauteskundeen ostean, baina PNV eta PNB bereiztea ere, Josu Juaristik Euskal Herrian hauteskundeak irabazi dituela esan ahal izateko. Iparraldean ere aurkeztu al da bada? Beharko luke EHn hauteskundeak irabazteko ezta? Badakit GARAko kazetari zela edo dela… baina tira, zer lotsa benetan.
Errealitatea bestelakoa da: EAJ da 7 probintzietan osoan aurkeztu den hautagaitza bakarra, EHBildu (EHBai edo dena delakoa) ezbaita aurkeztu nazio mailan.
Hau esanda, txalo bero bat Argia eta Berria bezalako hedabide serioen alde. Egunero zimentzen baita sinesgarritasuna, egunero zimentzen baitute.
Gararen irakurlea eta zalea eta Bilduren boto-emalea eta jarraitzailea naiz, eta arrazoi osoa eman behar dizut, inolako “baina”rik gabe.
Josu Juaristi da bozka gehien jaso zituen hautagaia Euskal Herri osoa aintzat hartuta. Beraz zuzena da esatea Josu Juaristik irabazi zuela. Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoan ez zen izan Izaskun Bilbao EAJren hautagaia. (*Titularrak ez dio EH BILDUk irabazi dituela hauteskundeak Euskal Herrian baizik eta Josu Juaristik.)
Tira, titularra egokia zen, beraz… Hobeto.
Hombre titularra bai, baina titularraren azpiko lehen esaldian esaten da, espreski, ustez titularrean esan (nahi omen) ez dena.
Baina, geldi denok! Ortuzarrek ere huts egin zuen titularrean edo esaldiren batean. Eta aztertu dezagun hori ere sakonki, lupa ederrez.
Hain da garrantzitsua podiumeko maila gorena zapaltzea, edo zapaldu dela esatea, zientoka boto batzuengatik bada ere. Hain hain hain da garrantzitsua podiumean besoak altxa eta bi eskuetan V garaile bat duen irabazlearen argazki hori.
(Hasperena)
Niri normala iruditzen zait Gara-k Bilduren alde egitea eta Noticias-ek EAJren alde egitea (Noticias-en kasuan, Iparraldeari hain kasu gutxi egitea ez).
Egia esan, ez dut uste logikoa denik emaitzei “ikuspuntu nazionala” aplikatzea: bi hauteskunde barruti dira, eta parte-hartzaileak desberdinak dira. Hala ere, uste dut “ikuspuntu nazioanala” aplikatuzale direla euskarazko hedabideak, eta beren jokabidea ez zitzaidan gustatu. Edizio elektronikoan izenburuek izan zuten bilakaera hau izan zen:
Goizean goizik, EAJ-k irabazi zuela iduri zuenean, Argia-k argi esan zuen:
“EAJk irabazi ditu hauteskundeak Euskal Herrian”.
Berria-k: “EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak Hego Euskal Herrian”. Berria izateko, oso deigarria egin zitzaidan hain izenburu “antinazionala”.
Gero, iduri zuenean Bilduk irabazi zuela, Berriako izenburua aldatu egin zen:
“Bilduk irabazi ditu hauteskundeak Euskal Herrian”. Gero, berriz ere aldatu zuen: “EAJk atera ditu boto gehiago” edo horrelako zerbait.
Argia-k ere, izenburua aldatu zuen: “x boto atera ditu EAJk eta x boto Bilduk, baina Bildu ez da Ipar Euskal Herrian aurkeztu”. Zenbat azalpen!
Euskal Telebista ere ez omen zen batere fin ibili: Nafarroari buruz fitsik ez omen zuen esan, eta erabat “Alderdizale” aritu omen zen, baina nik neronek ez nuen ikusi.
Niri ere kuriosoa egin zitzaidan nola Garak hauteskundeen emaitzen koadroetan PNV eta PNBren bozkak bereizi egin zituen, alderdi desberdinak izango balira bezala. Enfin…
Bai, PSOE eta PS ere batera eman behar zituzten, ezta? Oso nazionala. Inork ulertu ez lukeen datuekin. Portzierto, Berria izan zen astelehenean, webgunean, EHBildu lehen indarra zela eutsi zion medioa. Ipar Euskal Herriko datuak gaizki eman zituen. Eneko Bidegainen bloga irakurtzea besterik ez zegoen. Argiak eskuz, herriz herri, egin zuen kontakteka ondoren. GARAko zuzenak ziren hasieratik. Ipar Euskal Herriko boz nuloa (ehunka dezente izan zen Josu Juaristiren aldekoak) ezin ziren zenbatu. Titularrei dagokionez, bai oso egokia da EAJ Euskal Herriko indar dela nabarmentzea, Nafarroan 5.000 boz eskas izanda. Enfin…
PNV-PNB eta PSOE-PS konparatzen ari zara edo ez dizut ongi ulertu? Lehenbizikoa alderdi bera da motel, ez da hain zaila ulertzen.
Motel, ez harrotu, zerrenda eta hautagai ezberdinak zituen, motel
Nahi baino lehenago eman diot publikatzeko, motel. PNV eta PNB batu eta beste hautagaitzak berdin uzteak erabat desorekatuko luke emaitzen barra hori, berez bi hauteskunde jasotzen dituelako. Euskal Herriak egun berean bozkatu du baina barruti ezberdinetan. Horregatik, zuzenagoa da banaketa. Denak elkarrekin azaldu, baina zerrenda bakoitza errespetatuz. Zentzu horretan PNBk eta PSk tratamendu bera behar dute. Eta EAJk eta PSOEk ere.
EHBildu izen bereko hautagaitzarekin Ipar Euskal Herrian aurkeztu izan balitz irizpide bera erabiliko luke Garak? Ezetz esango nuke. Kasu honetan “Ikuspegi nazionalaren” irizpidea lehenetsiko lukeela uste dut. EAJren kasuan, berriz, PNV eta PNB bereizi behar (euskarazko siglak albo batera utziz). Sotok dioen bezala irizpide kontua da eta ni ez naiz sartuko Gararen irizpideetan baina kuriosoa egiten zait banaketa hori (datuak herrialdeka banatzearekin badakigu nork eman dion botoa Bilbaori eta nork Telletxeari). Eta berriro diotsut, nire ustez EAJ eta PSOE-PSren zerrendak ez dira konparagarriak inolaz ere. PSOE eta PS bi alderdi desberdin dira. PNV eta PNB alderdi bakarra da, banaketa administratiboak zerrenda desberdinak aurkeztera behartzen duena. Ez nuen harrotzeko inolako asmorik, ez da nire estiloa motel 😉
Titular alderdikoiak asmatzen hasita, badut beste bat hobea: “Bizkaia, EAJ garaile irten den herrialde bakarra”. Hala ere, uste dut aspaldiko “Ortega Lara vuelve a la cárcel” bezalako titular haiek ez direla inoiz itzuliko.
2009ko hauteskunde europarrak ere Euskal Herri osoan izan ziren. Sinesgarritasun handia Juan Salcesena
Aimatu egin naiz
Begira zer dio Sotok Garan: http://www.naiz.info/eu/blogs/mutatis
Eta bestalde, zer esan du blogari berriak? «Ez utzi errealitateari titular eder bat estropeatzen». Baina kritikatzen duen titular horrek egia dio! Nor izan zen Josu Juaristi baino hautagai bozkatuagoa Euskal Herrian? Izaskun Bilbao ez zuten Ipar Euskal Herrian bozkatu. Eta Hego Euskal Herrian Juaristik Bilbaok baino boz gehiago lortu zituen.
Gero, egia da saltsa egon dela, zein izan den zazpi lurraldeak bat hartuta indar bozkatuena argitzeko (alderdi sozialista izan balitz inork ez zuen ezer esango). Baina Garak kritikatzen den hori idatzi eta gero, Berriak webgunean zioen, astelehenean goiz osoan eta arratsaldeko zati eder batean, EH Bildu zela bozkatuena. Badakizue, Ipar EHko datuak eskuratzea ez da gauza erraza. Ez baitago ezagutza instituzionalik. Eta igande gauean, Garako artikulu hori idazterakoan, ezin zela jakin 7.000 boz horiek Ipar Euskal Herrikoak soilik edo departamendu osokoak ziren. Are gehiago, aurrekaria kontrakoa zioen, duela bost urte bi mila-edo bildu baitzituen Departamenduan. Oraingoa ez. Beste kuriositate bat.
Beraz, blogari honek ezjakintasun handia eta fede txarra are handiagoa duela.
Nafar-i erantzuteko. Sistemak ez dit bere parean idazten uzten. Edo nik ez dakit.
Ez dakit zer egingo lukeen Garak orain EH Bildu (edo antzeko zerbait: EH Bai?) Ipar Euskal Herrian aurkeztu izan balitz. Badakigu orain egin duena eta orain dela bost urte egin zuena. Alfonso Sastre buru zuen Iniziatiba Internazionalista eta Ixabel Etxeberria buru zuen Herriaren Alde (ezker abertzaleak babestuak biak) banaturik jarri zituen barra eta koadro famatu horietan. Begiratu Sotoren posta. Ez dugu ulertu nahi: hautagaitza batzuk batuz eta beste batzuk ez, barruti, hauteskunde eta aulki banaketa ezbedinetan, osotasunean sortzen da distortsio (legalki PS, PSOE, EAJ eta PNB lau hautagaitza ezberdin dira, nazhi eta elkarren artean, binaka, harreman zuzena duten: legalki ez dago ezberdintasunik, PNBk ere bere status propioa baitu, politikoki lotura argiagoa izanda ere). Gararena, nik uste, ez da irizpide editoriala, informatiboa hutsa baizik.
Edo besgte modu batez esanda, Garak orain dela bost urte egindako gauza bera egin du. Ez da trikimailu bat izan oraingo emaitzei erantzuteko.
Eta pozten nau, harrokoriarena zure estiloa ez izateak 🙂
Oso ona: 2004. urtean ere Euskal Herri osoan bozkatu zen egun berean. Juan Salces hau fenomeno bat da. EAJk ez zuen zerrenda propio aurkeztu. Herritarren Zerrenda aurkeztu zuen ezker abertzaleak. Ipar Euskal Herrian soilik bozkatu zen legalki. Hego Euskal Herrian ere zerrenda bera bozkatu zuten, Mirentxu Lako burua zuena. Bertakoa legez kanpo geratu ostean. Nuloak izan ziren Lakoren aldeko bozak. Akaso GARAk zenbaki bakarra emango zuen HZri dagokionez, horrela bozkatuta zelako. Ez dakit. Berdin zait. Baina zer ona den blogari hau: lehen aldiz bozkatu omen da aurten Euskal Herri osoan
Nazio ikuspuntuari nire ekarpena: Euskal Herrian ez da tonto bat gehiago kabitzen. Tuteratik beste bat sartzen bada, Baionako portutik jada bertan dagoen bat eroriko da itsasora.
Hainbeste hitz, gutxi asko, zera esateko: Gara-k ez duela hanka sartu / sartzen / sartu izan / sartuko.
Lagunok, denok gara harroak, baina harrokeria ez dugu lagun ona. “Eske… mania digute!” etengabe esateak ez gaitu hanka sartzetik libratzen.
Bidean azkarrago aurreratzen omen da, hanka sartu gabe. Animo bada, martxa honetan, laster helduko gara garaipen egunera!
Diozuna ez dela, beharbada, oso zuzena ikusteko hau irakurtzea gomendatzen dizut: http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20140508/simply-the-best
Hankasar, hanka satu eta horrelako esanmoldeak alde batera utzi beharko genituzke, espainierazko (meter la pata) kalko hutsak direlako eta Ipar Euskal Herrian ulertezinak direlako.
Ala, berdin ote zaigu “batutzat” hartzen ditugun hainbat esanmolde espainiar itzuliak, barra-barra erabiltzea Ipar Euskal Herritarren kaltetan?
Bada, zer nahi duzue esatea. Obsesioek gidatuta idaztea txarra da, oso. Eta sentitzen dut, baina nire irudiko, Juan Salcesek horixe bera egin du. Lehenengo eta behin, ‘EH osoan aldi berean ospatutako lehenengoak, oker ez banaiz’ idatziz, ezen ez baita egia azken europar hauteskundeak ‘EH osoan aldi berean ospatutako lehenengo’ hauteskundeak izan direnik.
Sentitu zuen lotsa albo batera utzita, ‘irakurketa manipulatzaile eta interesatua ikusita’, non dagoen manipulazioa izan beharko litzateke artikuluaren funtsa, baina ez du hori egin. ‘Ezker Abertzaleko egunkari ofizialak’ zertan egin duen kale, bere iritziz, honako honetan laburbil daiteke: ‘EAJ da 7 probintzietan osoan aurkeztu den hautagaitza bakarra, EHBildu (EHBai edo dena delakoa) ezbaita aurkeztu nazio mailan’. Eta baieztapen horretan, lehenengo zatia balekoa izan badaiteke ere (EAJ 7 probintzietan aurkeztu den hautagaitza bakarra izan dela), hortik ezin daiteke ondorioztatu Gara egunkariak munipulatu dtituenik hauteskunde emaitzak: EAJ bai, Hegoaldean eta Iparraldean aurkeztu da, EH Bildu ez (besteak beste, Ipara Euskal Herrian ez baitago marka elektoral hori), ezta EH Bai. Baina egia da EAJ-k bi hautagaitza guztiz ezberdin aurkeztu dituela (Izaskun Bilbao Coalición por Europa izenekoaren barruan) eta Iparraldean Telletxea buru, EAJ/PNBren izenarekin, oker ez banago. Eta EH Bildu, Hegoaldean, Herriek erabaki izeneko koalizioarekin Estatutu espainiar osoan.
Hori horrela, ez litzateke askoz hobea obsesioak alde batera uztea, eta emaitzak gora behera, zer egingo dugun Euskal Herria bere osotasunean (bere ñabardurekin eta ezaugarri ezberdinekin, baina bai, Euskal Herria) onartua izateko Estatu bietan eta gure oraina eta geroa euskal herritarrok erabakitzeko zer egin beharko dugun eztabaidatzea? Nik hala uste dut. Obsesioek azterketa eta paisaiak iluntzeko baino ez baitute balio, ene aburuz.
Denok dakigu eta jakina da PNV eta PNB ez direla gauza berdina Euskal Herrian ez Euskadin. Multzo berean sartu izana akatsa da, batez ere, Europarako hauteskundeak direla kontutan izanda eta EHBildu eta EAJ-PNV ez direla hautagai gisa Ipar Euskal Herrian aurkeztu ezagututa; bai ostera, Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan, beraz, estrapolazioa kasu honetan, beste barik, jokoz kanpo legoke.
Izan ere, nik uste dut artikulu honek Hego Euskal Herriko emaitzak batzen dituela, eta ez, komeni zaigunean existitzen den Bidasoako ezker eta eskuin aldeko Herria, hauteskunde emaitzak eta ondorengo hausnarketak egiteko manipulatzen ditugunak (agian), subjektibotasunez edota asmo zikinez.
Hasteko eta amaitzeko, artikulua zuzena dela deritzot. EAJk irabazi ditu hauteskundeak EAEn, Nafarroan Bilduk irabazi dio askogatik, Hego Euskal Herrian oro har EHBilduk garaitu du gutxigatik, baina Iparraldeko botuak zenbatuz gero – eta nik ez nituzke gehituko- ez EHBilduk ez EAK-PNV-k ez du irabazi, oso parean daude, eta emaitza hobeak lor ditzakete, dudarik gabe. Podemos-ek lekua irabazi du gurean ere, oso emaitza garrantzitsuekin, baina EAJ-k nire uste apalez, ez du ezer irabazi, Araban ere EHBilduk irabazi du eta…, eta Europa guztian abstentzioak, nahiz eta bertako parlamentuak beste gauza bat adierazi.
Oso esanguratsua da: boto mordoxka batek balantza alde batera edo bestera jarriko lukeen une batean (eta berdin zait nora erortzen den balantza), argi dago, kopuru totaletan, berdinketa tekniko bat dagoela.
ETA KITTO.
Baina horren inguruan hainbeste tinta eta pantaila-hizki galtzea ere… horren inportantzia gutxi duenean.
Horrela doa gure herria. Txikikeriei garrantzia emanez, eta garrantzia duten erronka haindiei hortzik sartu gabe. Horrela doa.
Juan Salces! irizpidedun irakurle hori! ongia eta gaizkiaren gainetik zauden horrek, hemen nire galdera; Berria serioa? Amaiurrek 14 diputatu atera zituela aurreratu zuen momentuan ere irizpide berdinarekin idatzi zenuen zuzeulari gisa?
EH-ko paradoja: Ahularekin oldartzen gara, boteretsuen aurrean kikildu!
O.H: Gararen titularra egia da! ez bada zure gustokoa sortu zuk egunkari bat zure irizpide magikoekin.