Irakurri, sakatu REC eta parte hartu!

booktrailer1Liburu Gaztea Book Trailer LehiaketaGaltzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketa abian da. IRAKURRI, SAKATU REC eta PARTE HARTU! Lelopean Galtzagorrik Gipuzkoako 12 eta 16 urte bitarteko gazteak animatu nahi ditu lehiaketan parte hartzera. Deialdia zabaltzeko bideoa zintzilikatu du youtubeko Liburu Gaztea kanalean.

2012. urtean hasi zen Galtzagorri Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketa antolatzen eta ikasturte honetan bigarren aldiz egingo da lehiaketa, iaz sekulako arrakasta izan zuena.

Aurten ere, dagoeneko, hogei ikastetxek eman dute izena eta guztira 1.650 ikasle baino gehiagok hartuko du parte ikastetxeen kategorian. (Izen-emate epea dagoeneko agortu da).

Baina, gazteek euren kasa parte hartzeko aukera ere badute, norbanakoen kategorian. Taldeka ere egin daiteke kategoria honetan eta ez dago aurrez izena eman beharrik. Nahikoa da, proposatutako libururen bat irakurri, gidoi on bat osatu eta Liburu Gazteara bidaltzea (Igo zurea ataletik) bideoaren youtubeko lotura.

Sari bikainak daude jokoan.

Bideoak bidaltzeko azken eguna 2014ko martxoaren 14a izango da.

Irabazleak bozketa bidez hautatuko dituzte ikusleek.

Gipuzkoako Gazteen artean irakurzaletasuna eta euskarazko Gazte Literatura sustatzea ditu helburu egitasmo horrek. 2012tik sustapen hori gazteak liburuak irakurri eta book trailerrak egitera animatuz lortu nahi du Galtzagorrik.

Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkartea.