Erabiltzeko jaio da: Donostia Gaur

CAM00638

Oteitzaren estilora, Kontxako hesiko hutsuneak belztuz, diseinatu dute zulo itxura duen logoa, GAUR Donostia hedabidearen aurpegia. Eta hain zuzen, udalgintzak zituen hutsuneak betetzera dator GAUR, lehenago Errenteriako Herri biziak eta Zarautzeko ZuZarautzek egin bezala: Erabiltzeko da jaio.

Captura de pantalla 2013-10-18 a las 10.34.47

Udako beta edo proba fasearen ondoren, aurkeztu zuen Donostiako Udalak ofizialki bere webgune berria: GAUR, Donostiarren komunikabide publikoa, gaurkotasuna, albisteak eta zerbitzu publikoak batzen dituena. Euskaraz, eta gaztelaniaz. Baina Gorka Julio aparailuaren sortzaileetako batek esan bezala, hedabide bat baino gehiago da.

Parte hartzea, ardatz

Ansak nabarmendu duenez, “Donostiako Udalaren medio propioa, publikoa, doakoa, publizitaterik gabea, berehalakoa, zuzena, neutrala, gardena, gertukoa eta parte hartzailea” da GAUR.

Batetik, Donostiako Udalak sortzen dituen edukiak zabalduko ditu. Eduki horietan, informazioa ez ezik, albisteen testuingurua, dokumentuak eta beste medioetan izandako jarraipena aurkitu ahal izango dituzte erabiltzaileek.

Bestetik, herritarrek dauzkaten kezka, iritzi eta iradokizunak zuzenean jasotzeko plataforma komunikatibo digitala izango da. Gainera, Plaza izeneko atalean herritarrak bihurtuko dira erredaktore. Beraiek izango dira atal horretako albisteak sortuko dituztenak.

Captura de pantalla 2013-10-18 a las 10.36.35

Izan ere, Udalak egiten duena transmititzeaz gain, herritarrekin harreman zuzena bultzatu nahi du webgune berri honek, “bi norabideetakoa eta berehalakoa”. Herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango da proiektu komunikatiboa osatzeko.

Horrez gain, Donostiako Udalaren zerbitzu publiko nagusiak ere eskainiko ditu. Zenbait zerbitzu publikoren bilgune izango da webgunea: aste osoko agenda kulturaleko zenbait ekitaldi nabarmendu eta gomendatuko dizkio, adituen eskutik, irakurleari eta sarean Donostiari buruz publikatzen dituzten horien artean esanguratsu, interesgarri edo bitxienak ekarriko ditu. Horrez gain, beste zenbait informazio praktiko ere emango ditu, besteak beste, eguraldiari, itsasaldiei, trafikoari edo aparkalekuei lotutakoak.

Hutsuneak betetzeko asmoa

Juliok, markaren eta webgunearen nondik norakoak azaldu ditu.

Markak, Donostiako postaletik harago joan nahi du: “Hutsuneak bete nahi ditu, informazio eredu berriak landuz. Horregatik, irudiak Kontxako barandaren zuloa irudikatzen du, baina zulo hori ez da hutsune bat, eta eza da atzean pasaia ikusten. Zuloa beteta dago, eta hori izan nahi du GAURek, herritarrei informazio hutsunea betetzen lagunduko dien erreminta”.

Webgunea, berriz, WordPress plataforman egindakoa dela zehaztu du. “Sinistuta gaude software librearen bermean”, jakinarazi du Juliok, eta horregatik hautatu dute lan egiteko tresna hori.

Beste hainbat ezaugarri ere azaldu ditu. Hala nola, webgunearen erabilerraztasuna, irisgarritasuna, SEO optimizazioa eta responsive diseinua (gailu guztietara moldatzen den itxura).

Atalez atal azalpen laburra ere eman du. Albisteen aukerez gain, bideoentzako espazio berezitua eta argazki galeriak badaudela gogorarazi du: “Izan ere, eduki gehienak dira multimedia”.

Baina, bereziki, herritarrek parte hartzeko dituzten aukerak nabarmendu ditu: “Sare sozialetatik, iruzkinen bidez edota albisteak beraiek sortuz”. Era berean, gogorarazi du, halako apustu eta proiektu berritzaileetan, beharrezkoa dela herritarrek parte hartzea eta horretara animatu ditu.

Etengabeko berrikuntza

Aurkeztutako GAUR, baina, ez da izango azkena ere. Etengabe berritasunak eskaini ahal izateko lanean jarraitzea da Udalaren eta garatzaileen asmoa.

Horrez gain, aurrerantzean ere herritarren ekarpenak jasotzea espero dute. GAUR atari dinamikoa eta berritzailea izatea da helburua.

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude