Irainaren kultura
Irainaren kultura –
“Erraz kritikatzen dugu, eta are errazago, hizkuntza hegemonikoan”. Arabako Alean egin du Edu Zelaietak kritika.
Erraz kritikatzen dugu, eta are errazago, noski, hizkuntza hegemonikoan. Erraz larrutzen dugu, eta are errazago, noski, hizkuntza hegemonikoan. Erraz iraintzen dugu, eta are errazago, noski, hizkuntza hegemonikoan. Erraz betetzen ditugu eginkizun kulturalok, hizkuntza hegemonikoan batez ere, eta horregatik egiten ditugu hainbeste eta hainbestetan.
Irainaren kulturatik ondo ulertzen dira, kasurako, Gasteizko alkateari azkenaldian dedikatutako pegatinak, haren lehen deiturarekin erraz egiten diren errimak proposatuz, hizkuntza hegemonikoan betiere. Halaber, Errekaleor eraistearen aldeko hainbat herritarrek ere perla ederrak jaurti dituzte vitorianismo zibikoa islatzen omen duten foroetan, nik, aitor dezadan, gutxiago ezagutzen ditudan horietan.
Hala eta guztiz ere, carapan edota garrapata deitzea ez dago lotuta Errekaleorren gaineko eztabaidarekin, soka luzeko irainaren kulturarekin baizik: batzuetan edozein egoera aitzakia bilaka daiteke autoetan eta futbol zelaietan (modu normalizatu samarrean) egiten duguna egiteko. Azken batean, iraina iraina da, ez besterik.