Iparraldeko ekonomia 2019an

Iparraldeko ekonomia 2019an –

300.000 biztanle, 12.000 artisau (CM64-aren xifreen arabera), 17.000 saltegi eta industria enpresa (azken hauek 2000, CCI Euskal Herri-aren zifren arabera), 4.000 laborantza etxalde, %8ko langabezia tasa (%9 Akitanian, %9.2 Frantzian), turismo enpleguak: %6.6 (%3.8 Akitanian). Horiek dira Iparraldeko zenbait estatistika egoeraren argitzeko.

Iparraldeko ekonomia 2019an

Biztanleria: goiti doa urtez urte (10.000 jende gehiago 3-4 urte guziz). Argumentoak: “euskaldunek harrera ona ematen kanpotarrei”. Aroa goxoa da, mendia eta ondartza, “arabiar guti”, lapurketa guti… Ondorioak: lurraren prezioa goiti ari da, hemengoek arazoa daukate bizileku bat ukaiteko, lurraren prezioko espekulazioa, industriak eta lantegiek lekua husten…

Artisau mundua: oraino, sektorean, lana bada, bereziki etxegintzari lotua dagokiona (etxeak egiteko ala konpontzeko ala mantenimendua segurtatzeko). CM64-a zubiak egiten ditu Gipuzkoako eta Euskadiko irakaskuntza teknikoan (ile apainketan, okela lanetan, eta abar.)

Saltegiak (15.000): sektorea atakatua da. Masifikazioak egiten du bere lana: saltegi handiak eraikiz, tipiak desagertzen dira. Saltegi autonomoak desagertzen dira, “franchising”-i tokia utziz. Salbuespena: agroalimentario sektorean, iduri du tokiko janariek gero eta gehiago arrakasta badutela. Barnean bada ere turismoa sektorea. Diru frango ekartzen dio Iparraldeari. Airbnb-k ere kalte batzu eragiten ditu hemen ere….

Industria: Frantziak 10 urtez galdu ditu 1.000.000 enplegu. Iparraldeak %9.1 enplegu sektore huntan dira (Xiberuan %20 !, Gipuzkoan, %20 baino gehiago?). Egiazko aterabidea badauka industriak: lansariak gorago, langabezia gutiago sektorean: oraingo egunetan Hazparneko Lauak enpresak (aeronautika) 130 langile behar ditu epe laburrean eta Xiberuan 100 langile. Goimailako langileetarik («encadrement») 3tarik 1 enpresaren barnetik etortzen da. Konsideratzen da industriako langile batek 3 enplegu sorrarazten dituela. Bainan Iparraldean, teknika irakaskunta gaizki ikusia da (irakasle munduarengandik eta gurasoengandik).

Laborantza: mundu hau gogorra da. Etxalde frangok ez du segidarik (% 30-ek bakarrik daukate segida bat). Azkeneko urte huntan, ezin uka Iparraldeko EHLG-k lan handia egin duela. Estrategia finkaturik, haren leloa “hobe hiru etxalde tipi, etxalde handi bat baino”. Kantitatea baino kalitatea lehenetsiz, sormarka ederrak eraikiz (ardoetan, biperretan, ogietan, haragietan, xerrikietan, gasnetan, etabar).

Iparraldeko azken urte horien ulertzeko datu batzu

Enbata abertzale mugimendua, errefuxiatuak: 50 urte pasa dira. Zuten leloa: “ez da deus igurikatu behar Parisetik, guk egin behar dugu”. Horrela sortu dira ikastolak, kooperatibak (Alki, Olaberria, etab.), Herrikoa enpresak sorteeko dirua prestatzeko, etab.

Politikan sartzea hiriko gobernantzetan: lehena izan da Jakes Abeberry (Enbata mugimenduko lider nagusietarik bat). Harek deliberatu zuen, orain dela 20 urte baino gehiago, Biarritzeko hirian sartu behar zela hautetsi baten zerrendan. Kritika gogorrak ukanikan ere abertzale sektore hanitzetan, alda-arazi ditu ere, abertzale ez zirenen ikusmoldeak abertzaleengan. Ondorioak: oraingo egunetan, ez da hautetsirik euskararen kontra denik, hautetsi batek (izan dadin ezkerreko ala eskuineko) euskal munduko bozak behar ditu (akordio batzu behar ditu egin…) eta Pariseko, iaz, abenduko bakearen aldeko manifak bildu ditu Iparraldeko hautetsi guziak (deputatu, senadore, kasik auzapez guziak).

Herriko kapitala: Patxi Noblia (azken hau ere Enbata mugimendutik aterata) izan da herriko kapitalaren ideiaren asmatzailea. 35 urteren buruan Herrikoak 4.000 partaide dauzka Iparraldean, lanak eta enpleguak sortzen ditu (baldintza bakarra: Iparraldean behar du ukan sede soziala) Nola ez aipa ere Sokoa lantegia (1.000 partaide, 500 langile filialeekin). Diru partaidetza modeloa segituz elkarte eta mugimendu frango eraikiak izan dira: Lurzaindia, EHLG, Eusko…)

Frantziako gobernuaren delibero erabakigarria: orain direla lau urte, Durand prefetak, Hollande gobernuak eraginik, proposatu die, Iparraldeko herrietako hautetsi guzieri elkargo amankomun bakar baten alde bozkatzea. Baionako herriak berriki hautatu Jean-René Etxegarai auzapez zentrista bultzatzaile, (jakobino ezker baten aurka 24 bozez irabazirik!), Iparraldeak herri elkargo bakar baten alde bozkatu zuen (%70). Elkargoak eskumenak hartzen ditu, adibidez eskumen ekonomikoa, hori ez baita gehiago departamenduen esku.

Jean-René Etxegarai Baionako auzapez zentrista bultzatzaile,
Iparraldeak herri elkargo bakar baten alde bozkatu zuen (%70).
Elkargoak eskumenak hartzen ditu,
adibidez eskumen ekonomikoa,
hori ez baita gehiago
departamenduen esku.

Datu horiek, politikari lotuak zaizkio. Aldatzen dute ere Iparraldeko ekonomiaren ingurumena. Estrategiak eraikitzea gero ta gehiago posible izanen da, lurraldearen onetan (zonalde ekonomikoak nun eraiki, sektoreak nola lagundu, kostaldea eta barnekoaldea nola orekatu, laborantza mundua eta konsumo munduaren artean lotura nola egin, zergatik lurra behar den berriz eskuratu mundu pribatutik eskapatzeko, espekulazioari ihes egiteko, etab.).

Lantegiak mugimendua

Ehun enpresek osatzen dute mogimendua. Think tank bezala organizatua da. Bere papera betetzen du elkarte ekonomiko eta sozialetan: azken 15 urte hauetan hautetsiak ditu CCI Euskal Herri-an, CM64-an eta Garapen kontseiluan. Horietarik 50ek RSE xarta bat izenpetu dute.

Pantxoa Bimboire

Iparraldeko ekonomia 2019an
Iparraldeko ekonomia 2019an
Iparraldeko ekonomia 2019an
Iparraldeko ekonomia 2019an

Xokolatearen arloko Sarl baten kudeatzailea, SA baten zaintza batzordeko kidea, Baiona eta Iparraldeko Merkatal eta Indusria Ganbarako Lehendakari Ordea (Industriaren arduradun), Eskualdeko Komertzio Ganbarako hautetsia (Finantza Batzordean), banku andiminstratzailea (Société Locale Caisse d’Epargne Pays Basque), Lantegiakeko (Euskal Herriko enpresen eta enpresarien elkarteko) kide.

5 pentsamendu “Iparraldeko ekonomia 2019an”-ri buruz

  • Benat Castorene 2019-06-30 23:00

    Biztanleria pasartea osatzeko:
    2018 eko uztailaren 23ko, Euskal herriko garapen kontseilaren txosten ofizialean,1.1 atalean « La demographie : un atout majeur » titulu liluragarri pean, alegia, euskaraz, « demografia : suerte erabakiagarri bat », euskaraz itzulita honako hau irakur daiteke :
    Euskal herritik alde egite asko baldin da ( urtero 7000 biztanle ) sartze askok konpentsaten dute ( urtero 11000 frantzia guzitik etorritako biztanle berri )
    Estatistika horiek beti bezala ez dute Euskal herria bereiz hartzen.
    Hala ere ez dut uste suerte haundirik iragartzen duten euskararentzat

  • Beñat Castorene 2019-07-01 18:55

    orai Industriari buruz zenbait lerro
    Goizero 10000 auto pasatzen dira Uztaritzen BABra buruz joaiten direnak.
    Arratsero 10 000 auto berak pasatzen dira beste zentzura, Garazi aldera et Baigorri
    Zenbat gehiago Lapurdiko kostatik edo Hazparne aldetik beti norabide berera?
    Horregatik egunero izigarriko auto pilaketa horiek Baionako sarreretan
    Horrek erakusten du nola “lantegiak Herrian “aldarrikatzen ginuenetik berrogei urte geroago lana beti falta da bainan, denbora berean, bitxi bada ere, dauden enpresek ez dute askotan herriko teknikaririk aurkitzen.
    Herriaren industrializatze nahikoa ez da egin, eta, normal denez, 40 urte hauetan. BABrekiko dependentzia ekonomikoa haunditu da itsuski.

  • Benat Castorene 2019-07-01 21:55

    Bukatzeko, «Frantziako gobernuaren delibero erabakigarria»
    deitzea CAPBren (elkargoaren) emaitza gehiegikeria iduritzen zait Herriaren ikuspuntutik.
    Izan ere ez du deus egin asimilizazio politikari kalte egingo lukeenik. Alderantziz CAPBa udaletxe multzoketa bat baizik ez da, Frantzian existitzen diren beste zenbait bezala. Biltzen ditu Euskal probintziak Baionako hirigunearekin betidanikako nibelaketa taktikari jarraituz.
    Ez banaiz makur, eskumen ekonomiko guti dauka egundaino (uraren banaketa, hondakinen bilketa, garraio publikoa)

  • Agian pixkat aldenduta, baina, zer deritzozue Baionako Ekitegia “Ko Working” proiektu berriari? Lan munduan euskara sartzeko proiektu interesgarria dela dirudi.

  • Insistentzia 2019-07-04 09:37

    Asko atsegin dut artikulua. Labur, baina gako garrantzitsuak hegoaldeko enpanatuok ezagutu ditzagun.