Interneten ere ‘Egunkaria libre!’
Aste honetan hasi eta epaiketa amaitu bitartean, webguneetan, agerkari digitaletan, sare sozialetan eta antzekoetan ekimenak ahalik eta oihartzun zabalena izatea da helburua.
Bidegabekeria salatzeko. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Hemen torturatu egiten dela esateko. Auzipetuei elkartasuna adierazteko. Epaiketarik ez genuela nahi gogorarazteko. Epaiketa egingo dutenez, Egunkaria eta auzipetuak libre nahi ditugula erakusteko.
Munduan libre bizi ahal izateko, sarean ere ‘Egunkaria libre!’