Inorena ez
Garaiko Gipuzkoako gobernadore zibila, Jesus Artola, irratian agertu zen 1936ko irailaren 4ko arratsalde hartan…
Errepublikazaleak, Marcelo Usabiagak esan bezala, Irun galdutzat ematen zuten egun hartan bertan. Hiriak zituen 18.000 biztanletik erdiak baino gehiago egin zuen ihes erbestera. 152 eraikin erori ziren eta 250 denda eta industria gauzaeztandu zituzten egun haietan.
Gaur 75 urte betetzen dira zoritxarreko egun hura pasa zenetik. Frente Popular egunkaria, berera: “Ni aun ayer mismo –zioten irailaren 6ean- el enemigo se había atrevido a hollar con su planta el suelo irunés. Era mucho el respeto que infundía una ciudad que había conquistado a tan alto precio el prestigio y la fama. Irún ha pasado a la historia como una nueva Numancia. Si cada ofensiva de los rebeldes tropieza con resistencia de tal magnitud, bien perdida está la causa de los facciosos”.
Gudan ez dago ez irabazlerik ezta galtzailerik ere. Alde batetik, ankerrenak, eta bestetik, ez hain ankerrak direnak daude. Galtzaileek, Gernikan sufrituko zutenak, Irun erre zuten hiria galdutzat eman zuten egun berdinean. Errepublikarekin bukatu nahi eta bukatu zutenak, Irun irailaren 4ean galdu zuten, Frente Popularrak kontatu bezala, “las fuerzas leales, que presenciaron con amargura, pero con entereza, el resplandor de las llamas, antes prefirieron contemplar el sacrificio de la ciudad que ver al enemigo satisfacer sus apetitos”.
Nirea eta bakarrik nirea zelako erre nuen. Eta nirea ez bazen, ez zen inorena izango.
“La maté porque era mía”, alegia.
Halako zerbait, Iñakito.