Industriaren banaketa Euskal Herrian

Industriaren banaketa Euskal HerrianEuskal Herrian dauden establezimendu guztietatik %11,6 izaera industrialekoak dira, eta horietatik %94,9 egoitza nagusia bertan du, alegia, euskal lurraldeetan.

Euren banaketa geografikoa, baina, oso desorekatua da gure lurraldean, alboko mapan ikus daitekeen bezala.

Proportzioari begiratuta (ez establezimendu kopuruari), Nafarroa Garaia (%15,8), Zuberoa (%13,8), Araba (%13,3) eta Gipuzkoa (%13,0) dira industria-establezimendu proportzio gehien dituzten herrialdeak, nahiz eta Zuberoako kasua azpimarratzekoa izan, oinarria jarduera ekonomiko txikiko errealitate batean baitu. Eskualdeka, Errioxa Arabarra (%34,9), Estellerriko Mendebaldea (%31,1) edo Sakanak (%28,9) dituzte industria establezimendu proportziorik altuenak.

Euren bilakaerari erreparatuta, azpimarragarria da 2008tik 2012ra balantzea negatiboa dela (-5,5), krisi urteen eraginez, eta eraikuntzan ez bezala, 2010-12 epealdian izaera industrialeko establezimenduen murrizketa altuagoa da (-4,7) krisi ekonomikoko lehenengo bi urteetan baino.

Maila teknologikoa, enpresen matrizea eta ondasunen norako ekonomikoa

Euskal Herrian inpaktu ekonomiko handienetakoa duen sektorea da industriala. Hori dela eta, garrantzitsua da sektore honetan beste faktore batzuk ere ikertzea, hala nola, maila teknologikoa, ondasunen norako ekonomikoa edota enpresen matrizearen kokalekua.    

Industria-ehunaren teknologia mailari dagokionez, maila teknologiko altua edota ertain-altua duten Euskal Herriko establezimendu industrialen ehunekoa Europako beste erregio batzuen antzekoa da, Baden-Württemberg edo Lombardía kasu, eta Estatu Espainoleko ehunekoa baino altuagoa da.

Produkzio ondasunen norako ekonomikoari erreparatuz, industria-establezimenduen %23,8ak ekipo-ondasunak ekoizten ditu eta %37,8 bitarteko ondasunak.

Azkenik, ekipo-ondasunak ekoizten dituzten industria establezimenduak %23,8 dira eta bitarteko-ondasunak ekoizten dituztenak, berriz, %37,8.

 

Informazio gehiago:

 “Euskal Herriko enpresa demografia” ikerketa liburuan KONTSULTATU

Gaindegia, Euskal Herriko garapen sozioekonomikorako behategia

Industriaren banaketa Euskal Herrian