Parot Doktrinaren baliogabetzearen biharamuneko azalak

gacettEstrasburgok giza eskubideen kontrakotzat jo du espetxe zigorrak luzatzeko Parot Doktrina. Ondorioz, 56 etakide libre geldituko dira laster. Albistea ez dute alferrik pasatzen utzi Espainian. Sentimenduak bor-bor daudela aprobetxatuz irakurleen inplikazio emozionalaren bila jo dute. Batetik, ETAren biktima batzuekiko errukia azalduz, eta, bestetik, erabakiarekin poztu direnenganako gorrotoa areagotuz. Azal erradikalenaren ohiko lehia La Gacetak aise irabazi du. Europako izar bati sugea eta aizkora erantsi dizkio, dena ETA da tesia nazioartekoratuz. Euskal Herriko egunkarietan aniztasun handiagoa nabari da. Oro har erreakzio arrazionalagoa izan dute, eta izatekotan herrialdean sortu duen poza jarri nahi izan dute agerian, Gararen eta Berriaren kasuan bezala.

 

azalak, doktrina, egunkariak, parot
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude