Independentzia: kanpo eragile hori

Azken postean hauteskundeak zeharkatuko dituen beste ardatz batez hitz egin nuen, baina nago, ardatz kartesiar guztietan bezala, ezker eskuin bezala, goitik behera bestelako gaiek ere zeharkatzen dutela hauteskunde kanpaina hau.

Beste gairik izan bada, hori indenpendentziarena izan da.

*

Harrigarriena, niretzat, honetan guztian, independentziaren gaia ez dela euskal ekosistematik sortu, Kataluniaren Diada osteko eraginpetik baizik. Alegia, kanpo eragile bezala jardun du indenpendentziaren auziak, eta ez barne agenteek aktibatuta. Horrek, jakina, eragina izan du eztabaida garatzeko unean.

Lakoffen itzalera, pentsamendu markoa ez baitu alderdi batek edo bestek markatu edo ezartzeko indarrik izan: kanpotik eta islaz ezarri da gurean, eta horrek alderdiak posizionatu beharrean jarri ditu.

*

Gogoan iltzatua dut Luistxo Fernandezek (@luistxo ) Aukeren leihoaz idatzitako artikulua.Honako hau zioen, Kataluniako ereduaz eta Euskal Herrikoaz, besteren artean:

“Horixe da panorama. Indenpendentziaz mozorrotutako egitasmo horien atzean, autonomismoa besterik ez, lurraldetasunaren dogma astunak ez baitu besterik permititzen geure errealitate demografiko-politikoarekin. Klaro, ez da polita egiak esatea. Ez da erraza Kataluniara begiratu eta independentismo katalanaren egia geurearekin alderatzea. Katalanek badakite zeren independentzia aldarrikatu: Bartzelonan biltzen den Parlament-aren lurraldea estatu bihurtzera doaz. Herri Katalanen partizioa asumituta dute, badakite-eta Estatu katalan bat dela lehentasuna, baita haren mugetatik harantzago identitatea eta hizkuntza defenditzeko aukera egon behar bada”

Nago, orduko hartan aipatzen zituen hutsuneek, kontrapiera harrapatu dituela ia alderdi guztiak eztabaida horretan. Horrela bakarrik uler daiteke behintzat zeinen jarrera baldarra izan duten gai horrekin.

Ezinbestean eta baina guztiekin, poloak aurkitu dira eztabaida honetan erosoen, PP (beti fikziozko mehatxua zirudiena erreal bihurtu daitekeela ikusaraziz) eta EHBildu (bere oinarriaren desioa haizatuz, Kataluniatik datorren olatua baliatuz) alegia, eta gainerako alderdiak oreka joko zailak egiten, alde edo kontra gehiegi agertu gabe, ordezkari politikoak elkarren artean, komunikabide eta entzuleriaren arabera, mezuak gogortuz edo leunduz…

“EAJren indargunea hauteskunde hauetan, mantra bezala darabilen kudeaketarena da”

Batez ere bereziki baldar sumatu dut PSE auzi honetan. Alderdi sozialista kanpaina target zehatz bati bideratuta egiten ari zenaren pertzepzioa banuen, boto emaile berriak bilatzeko asmo handiegitan sartu gabe, lehengo boto poltsa bat (identitate eta klase zehatz batekoa) eustera bideratuago. Baina, poltsa hori murriztea zen, Barakaldon emandako mitinean Felipe Gonzalezek esandako mezua. Akatsa izan liteke, Espainiaren Batasunean bermatzea (PSEren garapena ikusita, koherentea dirudiena, ikus bestela sektore “vasquista” deitzen zutenaren ordezkaritza nola murriztu den), batasun aldarria soilik irizpide legaletan (eta batere ez emotiboetan) babestea hanka are gehiago sartzea da baina. Ramon Solak aipatu zuen bezala, PSEren argudioa jada, gai honekin, ez da inor “konbentzitzea”, “irabaztea” baizik, eta horregatik legearen argudioa da bere indar bakarra.

Lege eta Konstituzioarena ote da Espainiara atxikitzeko eztabaida honetara PSEk egiten duen ekarpena? Ez irizpide emozional, sentimental, identitario edo ekonomikorik? Ez al luke boto eta eragin esparru berririk irabaziko PSEk, autonomia gehiagoren aldarria, galdeketarena, bere egingo balu?

EAJren boto emaileen artean sartzeko aukera izango luke, PPrekin boto emaile beragatik lehiatzen aritu beharrean. Baina horretarako Eskoziako ispiluan begiratu beharko luke, eta ez Katalunian.

*

EAJren indargunea hauteskunde hauetan, mantra bezala darabilen kudeaketarena da. Independentziari dagokionez, anbiguotasun ez hain neurtua erabili du Urkulluk, mezua indartu edo baretu egin duelarik alderdiak, herrialde edo komunikabidearen arabera.

“Harrigarriena da independentziaren gaia ez dela euskal ekosistematik sortu”

Ezerosoa da eztabaida. Hasteko, hizketa gaia bere indargunetik aldentzen duelako, aipatu bezala, poloen indargunea den eremuetara eramanez. Gero, eztabaida orok, posizionatu beharra dakar, eta hor ez du erantzun argirik eskaini. Gero, Mas eta CIUren ispilua ere bertan du, eta epel geratuko da beraren aldean, eta EAJk ere badaki hori.

Eta, azkenik, eztabaida horretan, galtzeko denak ditu EHBildurekin.

*

Laura Mintegi

Laura Mintegik herenegun Diario Vascori eskainitako elkarrizketan:

-¿Es una utopía la independencia de Euskal Herria?

-En absoluto. Lo que es una utopía y una quimera es pensar que podemos salir de esta crisis dentro de España con sus medidas e imposiciones. Desde el punto de vista económico hace lo contrario de lo que se debe, y políticamente la intransigencia de esta derecha, que es la más retrógrada de toda Europa, no es capaz de tener un mínimo de niveles democráticos y de diálogo.

-¿Con quién quiere pactar el derecho a decidir en el Parlamento Vasco? ¿Les basta un acuerdo con el PNV o cree que hay que incorporar al menos al PSE?

-Más que al PNV y al PSE, yo quiero incorporar a la población. Tenemos tres campos de actuación, el Parlamento, la calle y el apoyo y reconocimiento internacional. Yo le doy la misma importancia a todas ellas. Mi compromiso es trabajar en esos tres terrenos. La tendencia que tienen los políticos es a hablar de pactos entre fuerzas, y éstas solas no van a conseguir la independencia si no tienen un apoyo social. Estaría dispuesta a llegar a acuerdos sobre el derecho a decidir no solo con el PNV y el PSE, sino también con el PP, Ezker Anitza, Ezker Batua, UPyD, y toda aquella fuerza que quiera trabajar en esta línea.

-¿Convocaría un referéndum a favor de la autodeterminación aunque no tuviera la autorización del Gobierno español?

-No está claro que la mejor fórmula, ni la primera, ni la única sea la del referéndum. Comprendo que me pregunta por el tema de Cataluña. Los catalanes han tomado esa vía, la respeto y la observo con atención, pero nosotros no somos Cataluña. Tenemos nuestra propia evolución y otras vías que hemos ido trabajando durante años también. Tenemos mucho trabajo que hacer, pero no hagamos un mantra del referéndum. Yo soy más partidaria de la cultura de la consulta diaria a la población.

*

Azkena, gobernua osatzeko edo babesteko, ze ardatz lehenetsiko du lehen indarrak?

Ezker eskuin doana ala goitik behera datorrena? Urkulluk esan berri du, independentziaz hitz egiteko ez, krisiaz hitz egiteko ordua dela.

PS: Emilijo Majuelori atzo Garan egindako zeharkako elkarrizketa aipatu nahiko nuke, benetan bukatzeko. Honek, independentziarena, marko ideologiko politikoan dagoela esaten du. Ez dagoela, Luistxoren bideari jarraiki, estrategiarik ez eta ezta argudiotegi definiturik:

“La independencia es, a ojos de Majuelo, un salto que necesita ser apoyado por las distintas fuerzas políticas de forma transversal. Para conseguir este acuerdo entre distintos, hay que ser capaces de bajar la independencia del plano ideológico al suelo, hasta la planta de una fábrica, con argumentos reales y visibles. Majuelo cree que la independencia no se puede agarrar dando un salto, sino que para atraparla primero hay que tenerla tan cerca como para rozarla con la punta de los dedos. Y, a día de hoy, cree que la posibilidad de un Estado vasco sigue volando demasiado alto. «¿Qué vamos a hacer con la deuda? ¿Nos vamos del euro? Ambas son preguntas que habría que saber responder antes de poder acceder a la independencia como país”

Jatorrizko testua Jon Benitoren blogean.

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria