Inaki Larrañaga: Siadeco eta Bizi-Hitza
Inaki Larrañaga –
Iñaki Larrañagaren bizitzaren alde garrantzitsu bat euskararen bizitza lantzea izan da. Parte bat, ikusgarriena, Siadecoren ekarpenarekin lotua. Soziolinguista izan zen, dudarik gabe. Baina bere “soziolinguismoa” berezia izan zen zentzu bikoitzean:
- Bere azterketa soziolinguistikoetan ez zen zientzia objetibistetan erortzen eta ez zen boterearen interesetara makurtzen. Bere soziolinguismoa ez zen neutrala, euskararen bizizarekin soziolinguista konprometatua izan zen. Eta ez da soilik, lanatik aparte (Egunkariaren sortze-prozesuan, EKB edo EHE, edo bestelako ekimenetan parte aktiboa hartzen zuela). Bere eguneroko lana (Siadeco), konpromezu horretan oinarritua zegoen.
- Inaki Larrañagaren soziolinguismoak eboluzionatu zuen. Jose Maria Sanchez Carrion, Txepetx, lagun mina izan zuen. Siadecok Bilbori buruzko egindako azterketa soziolingistikoaren parte fundamentala Txepetxek egindako “Margenes de Encuentro. Bilbao y el euskara” liburua da.
Elkarrekin saiatu ziren Zenbat Gara elkartearekin norabidea lantzen. Elkarrekin sortu zuten Bizitza eta Hitza elkartea. Eta hau dena jada ez zen soziolinguismo konprometatu klasikoa. Beste zerbait zen. Euskararen bizitza Bizitzaren hizkuntzarekin lotzen duen zerbait (izenburu hori duen liburu bat idatzi zuten elkarrekin Txepetxek eta Jon Sarasuak). Zerbait horri “hololingua” deitzen dio Txepetxek. Eta horrekin, uste dudanez, zeharo ados zegoen Inaki Larrañaga. Horregatik izan zen Bizitza eta Hitza elkartearen fundatzaileetako bat.
Guzti horrengatik, eta, noski, zuen gizatasun eder eta emankorragatik, hartzen dut Inaki Larrañaga eredutzat.