Imuntzo eta Belokiren "Gezurra ez da egia" disko berriaren aurkezpena

“Gezurra ez da egia” diskoan zertzeladaz beteriko triki-mundu espresibo anitzaz gozatu ahal izango dugu. Tradizioari loturiko piezetan, danta soltearen graziak eta energiak harrapatzen gaituzten bitartean, bestelako kantuetan, musika moldaketa eta interpretazio bikainak, musika talde eraginkor bat, ideia garaikideak eta produkzio modernoa ere aurkitzen dira. Erromeriaren arima ikaragarri elikatzen duen egiazko jakia eta disko honen benetako altxorra.
"Gezurra ez da egia" diskoaren azala

Irudia | "Gezurra ez da egia" diskoaren azala | Elkar argitaletxea | Creative Commons By SA