Zertan antzematen diozu Udaberriari?

Udaberriaren etorreran albistaririk famatuena, seguru asko, San Jose lorea izango da. Harek zipriztintzen ditu horiz belardiak eta bide bazterretako malkarrak.

NDY0Mw==

Baina ondo erreparatuz gero, beste seinale zenbait ere agertuko zaigu, azeri-buztan hauen antzera, oraindik ere kimutan.

NDYzNw==

Patxarana egiteko fruituak emango dizkigun basakanak, ere bota ditu pinportak, aurki izateko loretan.

NDYzOA==

Madariondoak ere ez du oraindik lehertu lorerik, baina eguraldi apart honekin,  aurki da loretan bete-bete.

NDY0Mg==

Loreak emanda dituena erramua da, beti azkar eta sasoiko agertzea gustatzen zaio berari.

NDY0NA==

Eta emandakoak galtzen ere hasita erromeroa, ostera.

NDYzOQ==

Jasminari ere hartu dizkiogu lehen usainak, oraindik lehen loretakoa soilik: aurki erotuko gaitu lurrinez.

NDY0MQ==

Baina seinale guztiak ez dira lore, eta kalekumearentzat bada ageriko beste seinalerik nonahi, esate baterako hortentsien berdatzean bertan.

NDY0MA==

Zuk non ikusten duzu badatorrela, hementxe daukagula? Non edo zertan hartzen diozu seinale?

Irudia | Azeri buztana | HEC | Creative Commons By SA
Irudia | Basarana | HEC | Creative Commons By SA
Irudia | Erromeroa | HEC | Creative Commons By SA
Irudia | Hortentsia | HEC | Creative Commons By SA
Irudia | Jasmina | HEC | Creative Commons By SA
Irudia | Madariondoa | HEC | Creative Commons By SA
Irudia | San Jose lorea | HEC | Creative Commons By SA
Irudia | Erramua | HEC | Creative Commons By SA
natura, udaberria

Airetik bizi naiz. Ia.

2 pentsamendu “Zertan antzematen diozu Udaberriari?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude