Ikuskizun handia Punta Galean

Ikuskizun

Natxo Gonzalez bizkaitarrak meritu handiko bosgarren postua lortu du eta Nic Lamb izan da irabazlea

Olatu handiak iragarri zituzten ostegunerako eta egia esan, bete betean asmatu dute. Punta Galea Challange olatu handiko surf txapelketa gaur ospatu da olatuen tamaina handiak profitatuz eta ikuskizun ahaztezina eskainiz. Nic Lamb estatubatuarrak irabazi du Wig Wave Tour-eko bigarren txapelketa, baina Natxo Gonzalez gaztea izan da eguneko protagonista. 19 urteko surflari euskaldun hau finalean sartu eta munduko surflari onenekin aritu da lehian. Sekulakoa alegia.

Getxo kostaldeko egoera nahasia izan da hasieran, baina eguzkia atera eta haizeak menia txiki bat ematean eguneko puntuazio altuenak azaltzen hasi dira. Zaleen berotasuna gertutik sentitzen zuela, Natxo Gonzalez bizkaitarra lehen final-erdia irabaztea lortu du perfekzioa laztanduz, 29,33 puntu 30etik.

Bigarren final-erdietan itsasoaren egoera hobera zihoala antzeman zitekeen, etortzekotan zegoen final handiaren mesedetan. Finaleko lehen puntuazio altua Makuakai Rothman hawaiarrak lortu du 9,77ko olatua menderatu ostean. Hurrengo olatu handia ere surflari hawaiarrarena izan da, garaipena eskuartean dastatuz. Baina Lambek, eguneko olaturik ikusgarriena hartuz garaipena eman dion puntuazio perfektua lortu du. Natxo Gonzalezek ez du aukera askorik izan final handian, nahiz eta eginahalak egin.

Bukatzeko, aipatzekoa da Adur Letamendiaren abandonua ezegon bat zela medio. Zarauztarra proba irabazteko faboritoenetakoa zen.

Hondarribitarra, berri emaile eta irakurle amorratua. Igo zaiztez bizitzaren olatura.