Aspaldiko euskal derbi euskaldunena?

euskal derbi

Igande honetan bertan, Santo Tomas eguna baino astebete lehenago, izango da aurten Athletic eta Realaren arteko lehen euskal derbi interesgarri hau, Anoetan. Ohi bezala, 11 jokalari lehiatuko dire beste 11 jokalariren aurka, eta giro bikaina izango da Donostiako Alde Zaharrean. Nik jokoarekin eta parrandarekin zer ikusirik ez duen beste zerbaitetan jarri dut lupa ordea: euskal hiztunak diren jokalari kopuruan.

Itxuraz, eta lehen begiratuan, atzean geratu dira errioxarrez betetako euskal taldeak, eta orain, aberriko jokalarien nagusitasuna lagun, asko dira euskaraz hitz egiteko gai diren jokalariak.

Athletic-en

Athletic-en euskal jatorrikoa da jokalari oro. Horien artean, denak ez dira euskal hiztunak, baina asko bai. Ia hamaikako oso bat egin daiteke haiekin: Iraizoz, Mikel San Jose, Andoni Iraola, Mikel Balenziaga, Beñat Etxebarria, Ander Iturraspe, Igor Susaeta, Ager Aketxe, Aritz Aduriz, Ibai Gomez, Aurtenetxe…

Realean

Realean ere posible litzake hamaikako osoa euskal hiztunekin osatzea, postu bakoitzean joka dezakeen bat gutxienez baitago: Zurutuza, Mikel Gonzalez, Joseba Zaldua, Gaztañaga, Gorka Elustondo, Markel Bergara, Eñaut Zubikaraia, Dani Estrada, Imanol Agirretxe, Xabi Prieto, Iñigo Martinez, Ion Ansotegi, Ander Bardaji, Yuri Berchiche…

Sare sozialetan

Sare sozialetan bestalde, alde nabarmena dago talde bat eta bestearen artean. Twitterren esaterako, Athletic-ek 31.800 jarraitzaile ditu, eta Realak aldiz, 5.203. Datu kaskarra da ordea gazteleniazko perfilekin alderatuz gero: Realak 285.000 ditu, eta Athletic-ek 346.000.

Emaitza edozein dela, hau izango da azken urteotako euskal derbi euskaldunenetako bat, garai erdaldunagoak behingoz atzean utzita. Ea behingoz gizartearen zati handi batentzat erreferente garrantzitsua diren heinean futbol taldeak euskararen sustapenean dagokien ardurarekin jokatzen duten. Orduan denok irabaziko dugu.

 

 

derbi, euskal derbi

1986-(...)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude