Ikusi bideoan Auzitegi Nazionalean epaitutako gazteek puxikekin egindako ekintza
36 gazte eseri dira gaur Madrilgo Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean. 7 eta 9 urte arteko espetxe zigorrak eskatzen dizkie fiskaltzak, Segiko kideak izateagatik. Gaur hasi da lehenbiziko saioa. Laranjaz jantzirik hurbildu dira gazteak –lauk uko egin diote Madrilera joateari– eta une batean tente jarri eta kolore bereko puxikak puztu eta jaurti dituzte. Luis Goñi nafarraren askatasuna eskatu dute, aunitzetan, baina gehien aldarrikatutako “Por la solución” (konponbidearen alde) leloa izan da. Epaileak haserrez ikusi du gazteen erreakzioa, eta epaiketa eten du.
Auzitegi Nazionalean globo laranjak puztu… por dm_525be403ad3d5