Ikerbasqueri zientzia sustatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Elhuyarrek

#100zientziaEkintza sozial eta ludikoak, ikerketa-arlo berriak, edukiak eta protagonistak plazaratzeko bideak eta erabaki politiko eta ekonomikoetarako ideiak proposatu ditu Elhuyarrek, besteak beste, Ikerbasquek 2016 arte Euskadin zientzia sustatzeko egindako proposamen-eskariari erantzunez.

Urtean bi biltzar egin ohi dituzte Ikerbasqueko ikertzaileek, beren ikerketa-lerroen berri emateko, elkar ezagutzeko, eta, finean, EAEn egiten ari diren ikerketa-jarduera nola hobetu eztabaidatzeko. Orain, hamargarren aldian, biltzarraren formatua aldatu da.

Bost urteren ondoren, Ikerbasquek zuzenean galdetu die bere ikertzaileei ea zer egingo luketen haiek Euskadiko zientzia sustatzeko hemendik eta 2016. urtea bitartean. Gainera, zientzia-sarea osatzen duten eragile guztiei zabaldu die galdera Ikerbasquek, eta proposamenak jasotzen arituko da, bi astez, sare sozialen bidez.

Deialdiarekin bat egiten du Elhuyarrek, eta zientziaren gizarteratzean berrogei urteko ibilbidea duen lantaldea izanik, babesa eman nahi izan dio ekimenari. Hala, lekukoari heldu, eta zenbait proposamen eginĀ  dizkio Ikerbasqueri.

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.