[iKAsle BAt faLta dA eTA EZ soBERAN DeNa]

NDU4MA==

Xalbador Ramirezi

[IKASLE BAT FALTA DA ETA EZ SOBERAN DENA]

Bretonen Arrain disolbagarriko eskolako klarionean idazmakina bat zen; haurrek zilarrezko paperaren kiribilak eragiten zituzten. Zerua zorigaiztoko haizeak minutuz minutu ezabatzen zuen arbela zen.

[IKASLE BAT FALTA DA ETA EZ SOBERAN DENA]

Bretonen Arrain disolbagarriko eskolan ez zen ikasle bat falta zelo paperarekin kortxozko tauletan afixak paratzeagatik. Bulegoetan ez ziren kea saltzen zuten katedradunak. Zerua zorigaiztoko haizeak minutuz minutu ezabatzen zuen arbela zen.

[IKASLE BAT FALTA DA ETA EZ SOBERAN DENA]

Bretonen Arrain disolbagarriko eskolan ez zegoen zinpeko zaintzailerik, izkina bakoitzean makilatzaile paranoikorik, idazkaritzako ilaran dirulaguntza nahi zuen apparatxikirik, pasiorik eta buruko minik gabeko zizelkatzailerik. Zerua zorigaiztoko haizeak minutuz minutu ezabatzen zuen arbela zen.

[IKASLE BAT FALTA DA ETA EZ SOBERAN DENA]

Bretonen Arrain disolbagarriko eskolan ez zegoen hitz egin aurretik “barkatu eske urduri nago” esaten zuen neurotiko inpostaturik, ez zegoen hogei urte ehunka euroko soldatarekin doktoretza bukatu gabeko irakaslerik, ez zegoen elkarrizketei izua zion ikaslerik, agian ez zegoen ezta txokolatea saltzeko makinarik. Agian ez zen ikasle bat falta eta soberan zegoen guztia ez zegoen eta zerua zorigaiztoko haizeak minutuz minutu ezabatzen zuen arbela zen.

[IKASLE BAT FALTA DA ETA EZ SOBERAN DENA]

 

***

Andreas & Gudrun

Gasteiz (Jordania)

ikasle bat falta da

Irudia | ikasle bat falta da | Andreas Baader & Gudrun Ensslin | Creative Commons By SA
Irudia | ikasle bat falta da eta ez soberan dena | Andreas Baader & Gudrun Ensslin | Creative Commons By SA

Andreas Bernd Baader (1943ko maiatzaren 6a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da, astia duenean margotzen du. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| Gudrun Ensslin (1940ko abuztuaren 15a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da. Hegelen ondorengoa da, biolina jotzen du idazteaz gainera. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| [zuzeu.com [g.ensslin&a.baader-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna

Zer duzu buruan “[iKAsle BAt faLta dA eTA EZ soBERAN DeNa]”-ri buruz