Tropela.net 2011 Paris-Nizarekin ekin diogu denboraldiari

Aurtengoa, zazpigarren edizioa izango da. Urtez urte parte hartzaileen kopurua igotzen joan da eta aurtengoan marka guztiak hausteko asmotan webgunea goitik behera berritu dugu. (iaz 63.000 kiniela bainogehiago!!). Informazio gehiago http://tropela.net/elkartea/estatistikak atalean aurkituko duzu.

Orain arte bezala, parte hartzea doakoa izango da eta parte hartzea internet bidez soilik gauzatu ahalizango da. Pertsona bakoitzak kiniela bakarra egin dezake eta kiniela horretan gustuko dituen txirrindulariekin bere taldea osatuko du.

Paris-Nizarako taldea osatzeko edota aldatzeko epea igande honetan, martxoaren 6an goizeko 11:10ean amaitzen da, beti bezala, proba hasten den une berean. Une horretatik aurrera aldaketarik ezingo da egin kinieletan. Parte hartzaile bakoitza osatu duen taldeko txirrindularien arabera puntuak pilatzen joango da eta metatutako puntu horien arabera erabiltzaileek sailkapen nagusia osatuko dute.

Denboraldia aurrera doan heinean sarien zerrenda osatuz joango gara baina hasteko iPad 2 bat eskaini dugu Urteko Sailkapeneko irabazlearentzat. Bestalde, parte hartzea bultzatzeko asmoz, lehiaketabakoitzean parte hartzeagatik iPod Touch batzuen zozketarako txartelak pilatzen joango dira erabiltzaileak.Beraz, zenbat eta lehiaketa gehiagotan parte hartu saria irabazteko aukera gehiago!!

Ez dago soberan gogora ekartzea Tropela Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte bat dela. Gure helburua euskara eta teknologia berriak uztartzea da txirrindularitzarako afizioa aitzakia moduan erabiliz.

Euskaldun eta txirrindularitza zale guztiei gonbitea egiten diegu Tropela.net proiektua gertutik ezagutzera etabertan parte hartzera.

Zinez estimatuko genizueke hemen azaldutako ekimena informatiboki landuko bazenute, denon artean Euskal Herriko txoko guztietara zabaldu ahal izateko. Edozein zalantza argitu edo informazio gehiago nahi bazenute hona hemen gurekin harremanetan jartzeko bideak:

Telefonoa.: 688 619 301

Webgunea: http://tropela.net

Helbide elektronikoa: tropela@tropela.net

2011ko martxoaren 3an

TROPELA Euskara eta Informatika Elkartea

Paris-Nizarekin

Irudia | Tropela.net | Tropela Elkartea | Creative Commons By SA

Tropela Elkarteak Tropela.net webgunea kudeatzen du. Webgune honetan txirrindularitzaren inguruko lehiaketak antolatzen ditugu doan eta sari interesgarriekin. Txirrindularitzari ere jarraipena egiten zaio blog baten bidez. Hau guztia euskara hutsean