Igandean Euskal Herriko eskauten bilgune bihurtuko da Durango

MjIyNA==

Lau urterik behin egin ohi duten topaketa aurreratzea erabaki dute aurten. Hiru urte joan dira azkenengo alditik, “baina jai polita izaten da eta gaztetxoek oso ondo pasatzen dute elkarrekin, beraz aurreratxea erabaki dugu”, azaldu du Josu Grandibal Euskalerriko Eskautak Bizkaia-ko lehendakariak prentsurrekoan. Euskal Herriko 44 eskaut talde (horietatik 27 Bizkaikoak dira) batuko dira Durangon; guztira gaztetxoen eta gurasoen artean 4.000 bat lagun batzea itxaroten dute.

Zuhatzola parkean batzea zen asmoa, baina eguraldi kaskarra egingo duela aurreikusita Landako Erakustazokan elkartuko dira. 10:00etatik 11:00etara kalejiran irtetea da asmoa. Eguerdian, Elizari lotutako mugimendua denez, Eukaristia ospatuko dute. Segidan, bazkaritara batu aurretik, puzzle kooperatiboa egingo dute. Azkenik, 16:00etan, ospakizun egunari errematea emateko, erromerian batuko dira.

Euskalerriko Eskautak

Euskalerriko Eskautak Araba, Bizkaia eta Nafarroako eskautak batzen dituen irabazi asmorik gabeko federazioa da. 1974tik hona 7-19 urte arteko gazteen heziketa ekintzak prestatu dituzte, beti ere ikuspegi pedagogiko batetik. Gipuzkoak eskaut talde bakarra du eta horregatik ez dago federaziorik. Gipuzkoan berriro mugimendua indartzeko plangintza prestatzen dabiltzala azaldu dute.

Azken urteetan eskaut taldeetako gazte kopuruak behera egin du, baina “apur bat bakarrik” Mertxe Sagastizabal Durangoko Iñurri escaut taldeko kidearen esanetan: “Kontu hauek zikloka joaten dira. Orain apur bat beheranzko joera dagoen moduan, hurrengo batean goranzkoa hasiko da”.

Aurten burutu dituzten ekintzen artean daude Orio egindako heziketa jardunaldiak eta Katalunian Bartzelonako escaut talde batzuekin egindako topaketak.

MjIyNQ==

Irudia | Euskalerriko Escautak Federazioa | Anboto komunikabideak | LGPL
Irudia | Euskalerriko Escautak Federazioa | Anboto komunikabideak | LGPL
escaut, euskalerriko escaut federazioa, iñurri
Joseba Derteano

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude