AEK-k astelehenean hasiko den Bretainiako Korrikan hartuko du parte

MjIyNg==

AEK-k 1098. kilometroan parte hartuko du , maiatzaren 15ean. Osatzen ari den delegazioan Maider Heguy (Iparraldeko AEK-ko presidentea) eta Jakes Bortayrou (Iparraldeko arduraduna) izanen dira. Aurtengoan, Diwan bretoierazko eskolen eta egitasmoen alde 100.000 euro biltzea izango du xede Ar Redadeg-ek.  

Bretainiarrek, 2008an antolatu zuten euren lehen Ar Redadeg (lasterketa bretoieraz), eta Naoned-etik (Nantes), Karaez-era (Carhaix), 600 kilometroko ibilbidea burutu zuten orduan. Bretoiera garatzeko dirua biltzea eta bretoieraren alde jendea mobilizatzea du helburu lasterketak. Lasterketak ume zein helduentzako bretoierazko eskolak dituzten udalerriak zeharkatzen ditu, eta Korrikan egiten den bezala, lekuko bat pasatzen diote korrikalariek elkarri eskutik eskura eta kilometroz kilometro, hizkuntzaren transmisioa irudikatzeko. Lekukoak, gainera, azken egunean ezagutaraziko den mezu bat darama barnean.

Irudia | redadeg 2010 | redadeg | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “AEK-k astelehenean hasiko den Bretainiako Korrikan hartuko du parte”-ri buruz

  • Animo, bretoi lagunak!! Nahi nuke brezoneh-ez esaten jakin, baina besterik ezean, jaso ezazue euskaraz euskaldunon oparik onena zuen bigarren AR REDADEG honetarako!!!!