Ibarretxe plana, Estatuta eta legezkotasunaren 'perogrullada'

Mjg4MA==

“Hay que escuchar la manifestación porque existe un descontento que hay que tener en cuenta”, esan zuen lehengoan Rubalcabak Bartzelonako manifestazioaren karietara. Eraginen bat izan zuen bada kataluniarren arrenkurak, milioi bat pertsonaren, milioi bat hiritarren nahi izanez gero, eztarrietatik adierazita. Baina egunkaria eskuan, albiste baten titularra zen esaldi hau ikusita, burmuinaren atzekaldean izan ohi dudan karpeta bat zabaldu zen. Eta bertan aurkitu nuen Rubalcaba beraren honako beste adierazpen sorta hau. Eta beste hau ere bai.

Joño! Badirudi euskaldunen delirioa izan zena, kataluniarren haserre legitimoa dela; Ibarretxeren “raca-raca”, Montillaren pisuzko argumentua. Zergatik bata (Ibarretxe plana) ez zen eztabaidatzera iritsi eta bestea (Estatuta) bai? Zergatik bata zakarrontzira bota eta bestea adostu? Kontraesanetan igeri beti bezala PSOE. Gezurretan ederki dakite alderdi honetan, aski ongi erakutsi digute.

Baina Rubalcabari, urrutirago joanda, zera galdetu nahi nioke: ETAri geratzea eskatzen diozuenok, zer alternatiba eskaintzen diezue independentistei, nazio izaera eta honek ematen dituen eskubideak gauzatzeko? Zein da bidea, legezkotasunaren bide justuak jarraitzearen perogrulladatik haratago? Ez dakit… zuek esango didazue… nik behintzat ez dut ikusten bide demokratikorik, demokrazia honetan behinik behin. Gainera zertarako egin galdera hauek, ez baititu sekula ulertuko, ez eta itzuliko ere.

Herenegun Alvarez-Solísek San Jeronimoko sotoan, bere liburu aurkezpenean, bota zuen esaldi batekin bukatuko dut: “Todo atractivo es negro, por ejemplo las medias: media España es pobre, la otra media no tiene ni sufrimiento”.
Kitto.

Irudia | Kaiolan sartuta bizitzera kondenatuta | Petare | Creative Commons By SA

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

3 pentsamendu “Ibarretxe plana, Estatuta eta legezkotasunaren 'perogrullada'”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2010-07-15 15:27

    Seguru milioi bat lagun izan zirela?
    Nola kontatu zituzten esan duten bakarrek 56.000 hiritarren zifra eman dute, eta nik 1 ez, 3 edo 4 milioi izatea nahiago badut ere, noizbait manifestazioen benatako neurritara ohitu behar dugula uste dut.

  • Markos Jutsuriaga 2010-07-15 18:53

    Esan milioi bat, esan 54.000 pertsona, esan jende asko. Ez dut uste artikulua gehiegi aldatzen denik.

  • Gari Garaialde 2010-07-16 15:25

    Ez Markos, artikuloa ez du gehiegi aldatzen, baina bai Euskal Herritik manifa hari begiratzeko era; Eta bai Estatuak (espainolak kasu hontan) kasu apur bat egin diezaion, manifestazio batetara joan beharreko jende kopuruaren sentzazioak.