BPk Mexikoko golkoko petrolio isuria geldiaraztea lortu du

Mexikoko golkoko petrolio isuria geldiaraztea lortu du British Petroleum enpresak, behin behinekoz behintzat, putzua estaltzeko erabili duten zilindro moduko inbutuaren azken balbula itxi ostean.

Orain ingeniariak presioa zaintzen ari dira. Espero den moduan igotzen jarraitzen badu, putzua zeharo itxita dagoela esan nahiko du, jaisten bada, oraindik aurkitu gabeko eta kontrolatu gabeko isuriren bat dagoen seinale izango da. Froga honek 6 eta 48 ordu artean iraun dezake. Gaziki irtengo balitz, BP enpresako arduradunek isuria behin betiko mozteko egingo dituzten larrialdi putzuetarik lehena egiteari ekingo liokete. Frogak emaitza onak ematen baditu ere ezinbestekoa izango da larrialdi putzuak egitea, oraingo konponbide hau behin-behinekoa bakarrik da eta.

Mjg4OQ==

Bi eguneko atzerapena

Saiakera hau astearterako programatuta zegoen arren, segurtasun kontuak zirela eta Obamaren gobernuak ez zuen asteazkenera arte proiektua abian jartzeko baimena eman. Honen ondoren, saiakera egin aurretik zilindroari eta balbulei egindako azken azterketan, isuri txiki bat topatu zuten makinaren hodietako batean, eta egun bat gehiago atzeratu behar izan zuten guztia.

Hiru hilabeteko itxaronaldiaren ondoren bi eguneko atzerapenak ezer gutxi badirudi ere, atzerapen honen ondorioz 10.000 petrolio upel gehiago isuri dira itsasora.

Hamaika hildako eta kalte handiak

Isuri honek sekulako kaltea eragin die itsasoko zein kostako landare eta animaliei eta turismotik edo arrantzatik bizi diren kostako herriei. Ezbeharrak eragindako kalte ekonomikoak ere handiak izan dira.

Apirilaren hogeian Deepwater Horizon plataforman izandako leherketak eragindako isuri honek Ameriketako Estatu Batuek sekula bizi izan duten hondamendi naturalik handiena eragin du. Plataforma hondorarazi zuen ezbeharrak 11 hildako utzi zituen. Oraindik ez dago argi zerk eragin zuen leherketa.

Irudia | Mexikoko golkoko pelikanoak, petrolioz zikinduta | International Bird Rescue Research Center | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “BPk Mexikoko golkoko petrolio isuria geldiaraztea lortu du”-ri buruz

  • “Parafraseando a Xabier Zaldias: Mexiiiiiiiiiiko!!!!”
    jaja eutsi oihan.
    sisoma li artikuloz