Honezkero ordua da Euskal Herria bilatzeko.

OTg0

(Nekatuegi gaude kronika idazteko. Han izan bazara, eskertuko genizuke zeure kontakizuna. Edo nahi duzuna. Hemen azpiko iruzkinetan, gehiago konplikatzeko gogorik ez baldin badaukazu. Mila esker.)

Irudia | Honezkero ordua da euskal herria bilatzeko. | Zuri So | Creative Commons By SA
Egunkaria libre, manifestazioa

"Que pasa por la calle?!" galderak kurisotatea sortu, kalera irten eta nik ere "ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen". Ikusi bakarrik ez, kontatzeko gogoa ere piztu zait.

5 pentsamendu “Honezkero ordua da Euskal Herria bilatzeko.”-ri buruz

  • Benetan izugarria jendetza !!
    Oso lasaia joan da, oihu askorik gabe, parte hartu dugun arteko errespeto osoz, bertako batzurentzat konsigna iraingarriak izan daitezkenik gabe, benetan oso ondo.
    Agian berotasuna falta zaie horrelako manifestazioei, bainan denok egotea nahi badugu, hala izan behar

  • Gari Garaialde 2009-12-20 22:00

    Puntual hasi da manifestazioa; “Egunkaria Libre!”zioen pankartari helduta auzipetuak pasa dira eta horien atzetik jende ezagun mordoa. Txalo zartak eman, antolatzaileen zinta zuri-gorria altxatu eta manifestazioan sartu gara, nahiko aurrean. Jendea barra barra alde guzietan. Udaletxera ailegatu garenerako Torrealdairen hitzaldia bukatua zegoen. Autobusera sartu eta etxera bueltatu gara. Gehiago ere egin daiteke, ez da asko izan, baina asko izan gara.

  • bilatzeko bai, ta aurkitzeko?

  • bai, beno, asko izan daiteke edo ez. batez ere kontuan hartuta san mamesen ia kopuru bikoita zegoela ordu berean. hori ikusita oso gutxi ginela iruditu zait niri…

  • Gari Garaialde 2009-12-21 15:40

    Aurkitzea ez dago nor beraren esku, baina bai bilatzea. Eta bilatu duenari ezer gutxi diot nik esateko, gutxienez bilatu bai du.
    Ala ere, egiazki nik bilatu eta aurkitzeko gogoa dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude