Hondarribiko Alardea eta EAJren jokabidea

Hondarribiko Alardea eta EAJren jokabidea

Joan den maiatzean, Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak aginduta, Prospekzio Soziologikoen Kabineteak Hondarribiko herritarren jarrerak Alardearen inguruan azterketa egin zuen Hondarribian. Azterketa horrek hauxe ondorioztatzen du «Azken batean zer da zuk Hondarribirako nahiago zenukeena» galderaren aurrean:

  •  Alarde tradizional bakarra, lehen egiten zen bezala: %42
  •  Emakumeen parte hartzea dakarten ereduak (aukera desberdinak): %43
  •   Inolako Alarderik ez egitea:    % 3            
  •   Ed – Ee     % 13                                                                                                                                                           

Eta, «Azken batean, zure ustez, batzuk eta besteek dituzten nahien gainetik, garrantzitsuena gatazka gainditzeko irtenbide berriak bilatzea da» galderaren aurrean, hauek ziren erantzunak:                                                           Bai:   % 72                                                                                                                                                                       Ez:    % 14                                                                                                                                                                         Ed – Ee:   % 14

Ondorio horien aurrean, EH Bilduk mozio bat aurkeztu zuen Udalean, bi eskaera eginez:

«1.- Hurrengo hilaren 8an Kale Nagusitik Jaizkibel Konpainia pasatzerakoan, inolako plastiko beltz, aterki ezkutatzaile, kareta iraingarririk edota irainik ez dadila egon ziurtatzea.                                                                   2.- Alarde pribatu bati, Udal horrek modu ofizial batean,  harrera egiten dion bezala, Jaizkibel Konpainiari egin diezaiola»

Atzo, uztailaren 25a, hedabide desberdinen kroniketan ikusi dugu zein izan den Udalak emandako erantzuna; benetan lotsagarria, nire iritziz behintzat.

Ez dut uste EH Bilduk egindako eskaeretan beste munduko ezer eskatzen zenik; ni izan banintz eskatzailea zerbait gehiago ere eskatuko nukeen. Baina, tira, bakoitzak jakin behar du noraino iritsi daitekeen.

Esaten nuen bezala, bi eskaera horien aurrean, EAJk, (H1 eta PPrekin batera), hau onartu du:  «Alardeak eta bere gaur egungo antolaketak gizarte zilegitasuna dute, urtez urte desfilatu eta alardea bizitzen duten hondarribiar gehienek emana.Eta zentzu horretan, ahalik eta errespeturik handiena eskatzen dugu herri borondatearen adierazpen honentzat»

Beste behin ere, nahiago izan du bere burua hegalpean sartu eta bere bozak zaindu, nahiz eta horrek Eusko Jaurlaritzak (EAJ) agindutako azterketaren emaitzen aurka jo.

Nik, behintzat, ez nuen gehiago espero. Aspaldi erakutsi digu Hondarribiko EAJk bakegintzaz eta bizikidetzaz zer ulertzen duen. Beharbada, gai horietako Zuzendaritzak (EAJ) ausartago jokatu beharko luke.

Hondarribiko Alardea eta EAJren jokabidea

36 pentsamendu “Hondarribiko Alardea eta EAJren jokabidea”-ri buruz

  • Ez dut ulertzen EAJ-ren jarrera eta Bildu propostutakoari sostengu guztia ematen diot. Bi aukerak errespetatzearen alde eta enfrentamenduak ekiditeko modu ona iruditzen zait. Aurten ere beraz seguruenik zaharrak berri eta urteroko istiluak, hori bilatzen ari direla dirudi eta; Donostian aspaldian konpania ez mixtoei dirulaguntza kentzeko hautua egin zen, herri honetan berriz pentsaezina dirudi urteroko istilu kiribil horretatik irten ezinda.

  • 17 urte darama Jaizkibel konpainiak estrategia berdina erabiltzen, Hondarribiko emakumeak konbentzitu gabe. Urte hauetan, bi aldiz, Jaizkibel konpainia goizeko 10:30etan egin du manifestazioa, plastiko beltzarik gabe, bere jendearekin, beraien festa egiten. Eta non dago arazoa? Ba ez direla komunikabideetan agertzen, eta hori ez dute nahi. Konfliktoa ez badago, inori etzaio interesatzen arazo hau.

    Jaizkibel konpainiak nahi badu, bukatu egiten da arazoa.

    Inkestari buruz, ze nolako demagogia egin den! Ni ere gatazka gainditzea nahi duten %72ean nago, baina ez zuek nahi dezuen moduan konpontzeko. Inposaketa ez da bidea, eta hori da azkeneko 17 urteetan egin izan nahi duzutena.

    Bestalde, datuak ondo aztertuz, argi ta garbi agertzen da bakarrik %24ak nahi duela alarde bakarra eta mixtoa. Hori ez da inon agertu, ezta?

    • Laura, ez zara gogoratzen Jaizkibel konpainiari alarde baztertzailearen ondoren ateratzea zegokion urteetan gertatu zenaz? Ez zara gogoratzen alarde baztertzaileak bere irteera ordua nahita atzeratu zuela Jaizkibeli zegokion tenorean Kale Nagusian oraindik alarde baztertzailea desfilatzen egoteko eta Jaizkibel denborarik gabe uzteko? Hori ez zara gogoratzen, ezta?!

      Hemen auzia ez da nor irteten den lehenago eta nor beranduago, hemen gakoak errespetua eta edukazioa dira. Jaizkibel konpainia Kale Nagusitik pasatzean denean zuek jada han alarde baztertzailea pasatzeko zain egoteak ez bait dizue txistuka ibili, oihu egin eta irainak botatzen ibiltzeko eskubiderik ematen.

      Bestalde, zuk diozun bezala, Jaizkibel konpainia bada Kale Nagusian gatazka sortzeko interesa duena, zergatik zarete zuek oihu egiten, txistuka ibiltzen eta irainak boatzen ibiltzen zaretenak? Ez da pixka bat erridikuloa esaten ari zarena?

      Dena dela, gatazka ez da soilik Kale Nagusiko tentsio momentuetara mugatzen, hori gatazkaren zati bat besterik ez da. Gatazkaren muina hondarribiko edozein emakumek bertako alardean gizonen pare desfilatzeko duen eskubidean ukazioan datza.

      Zu ere gatazka gainditu nahi duten %72aren artean zaudela diozu, baina ez duzula “guk” nahi dugun moduan konpondu nahi. Zein da “guk” nahi dugun modua? Eta zein da zuk gatazka konpondu nahi duzun modua? Inposaketa ez dela bidea diozu. Ados. Baina nork inposatzen du, eta zer? Jaizkibelek urteak daramatza irtenbide adostu bat eskatzen. 17 urte emakumeak alardean parte hartu ahal izateko, moduak eta epeak adostu beharraz galdetzen, baina hemen irtenbidearen ukazioa beste aldetik dator, beste guztioi alardea nola ospatu behar dugun inposatzen diguzuonengandik hain zuzen.

      17 urte omen daramatza Jaizkibelek Hondarribiko emakumeak konbentzitu gabe. Argi dago plastiko beltzek ez dizuetela errealitatea ikusten uzten, baina Jaizkibel konpainia zure paretik pasatzean bizkarra emango ez bazenio ikusiko zenuke urtetik urtera gero eta gehiago direla Jaizkibel konpainian parte hartzen duten hondarribiko emakumeak. Dena den, Jaizkibelen asmoa ez da hondarribiko emakume guztiak alardean parte hartzeko konbentzitzea, alardean parte hartu nahi duen edozein emakumek horretarako aukera izatea baizik.

      Datuetan ere argi eta garbi agertzen omen da “bakarrik” %24ak nahi duela alarde bakar eta mixtoa. Kontutan hartu ezkero orain arte emakumea alardean parte hartzearen aurka “herri guztia” zegoela esaten zenutela, ba ez da datu makala. Baina begira, Eusko Jaurlaritzaren azterlana ez da hor geratzen, baita ere dio gaur egungo alardea dagoenean mantentzearen aldekoen kopurua %42 den bitartean, emakumeak alardean era batera edo bestera parte hartu behar lukela pentsatzen dutenen kopurua %43ra iristen dela. Orduan Laura, jada ez da ez zaretela “herri guztia”, jada hondarribitarren gehiengora ere ez zarete iristen!!

      Irtenbideak ez dauka sekretu handirik. Genero arrazoiengatik bereizketarik egin ezin daitekela eta ondorioz emakumeak alardean gizonen pare parte hartzeko eskubidea duela onartu eta hortik aurrera eskubide hori nola, zein epetan eta zein modutan gauzatuko den adostea, hori da azken 17 urtetan hondarribiko elkarbizitza baldintzatu duen gatazka hau konpontzeko bidea, eta bitartean noski, elkarrenganako errespetua.

      • Juanma Sarasola 2017-09-18 15:49

        Erabat ados, Iker.

        Kale Nagusian beren gustuko konpainiak noiz pasako zain daudenek ez dute inolako errespeturik erakusten konpainia ez baztertzailea (Jaizkibel) pasatzen denean. Ez zaiela gustatzen? Bizkarra eman eta kitto, eskaparate aski politak daude Jaizkibel pasatzen den bitartean aspertu gabe egoteko; edo bestela, luuuze egiten bazaie, aprobetxa dezatela segapotoarekin jostatzeko edota beren egoera eguneratzeko. Udalak eta udal/er-tzainek nahieran egoten uzten diete alarde baztertzailearen aldekoei, baita Jaizkibel konpainiari iraintzen, txistua jotzen, eskopeta edota danbor makiletatik tiratzen; petardoak botatzen, kolpeak ematen… Plastiko beltza kalearen bi espaloietan eta parekidetasunaren kontrako karteltxoak eskuetan lasai arraio zabaltzen uzten dieten bitartean, aurten, (2017an) Udalak aski bixkor kenarazi du ibilbidearen beste toki batean, San Nikolas zubitik zintzilik, bazterketaren kontrakoek zabaldutako pankarta, Jaizkibel konpainiaren eta oro har parekidetasunaren aldeko borroka txalotzen zuena, ibilbidean inolako trabarik eragiten ez zuena, bidenabar.

        Arazoa ez da Jaizkibel, Laura: arazoa intolerantzia da. Sufragistek ere gorriak eta bi sufritu behar izan zituzten hamarkadetan, emakume guzientzako boto eskubidea bermatua izatea lortzeko borroka luze eta latzean. Noiz arte segituko dugu horrela, denon eskubideak ukatzen Irunen eta Hondarribian?

    • Ni Laurarekin ados nago. Festa eta ohituren aferaren baitan berdintasun derrigortu bat ezartzeak ez du hanka ez buru. Aurrekoan Berria egunkarian irakurri nuen nola Elizondoko festetan MUTIL-dantzan neska talde bat sartu zela dantzara eta mutil batzuen protestak jaso zituztela. Niri horrelako jarrera inposizio lotsagarri eta umekeriak iruditzen zaizkit.
      Ez litzaidake zilegia irudituko neska talde batek antolatutako ekimen bat zapuztea, edo Azpeiti zein Arrasateko emakume-txokora jun eta berdintasunaren izenean mutilok txoko hori erabiltzeko eskubidea goraipatzea.
      Espainian eta, are gehiago, Euskal Herrian, gizon zuri heterosexualaren aurkako diskriminazio instiuzionala ezarri da Genero biolentziaren aurkako legea delakoarekin.

      • Peru Dulantz 2014-07-29 07:19

        Gizon, zuri heterosexuala? Horra giakiaren eboluzioaren emaitza gorena!! Ene, ene, ene…

      • Arrazoi osoa dezu, bejoindeizula.
        Beraz festa ta ohituren artean berdintasuna ez da bultzatu behar ez? Ohitura zen esklabutza beraz, ohitura zen bakarrik gizonen zati txiki bat politikan aritzea beraz, ohitura zen….Beraz zuk ere….
        Ezin matxistago,klasistago ta arrazistagoa izan.

        Duela gutxi arte emakumeek ez zuten ezta bozka eskubiderik ta bizitza politikotik, kalekoetik, festetatik at zeuden. Ta zuk injustizia hori probestu nahi dezu ezer ez aldatzeko.

        Baina zu ez zara arrazista, matxista….

    • Laura gatazka gainditzearen alde dago, nola? Jaizkibel konpainia baztertuz, hori da zeharka diozuna. Ez zaude konponbide baten alde, zuk zurea inposatzearen alde zaude.
      Tradizioaz ez duen Alarde baztertzailea betikotuz.

      EAJren barrabasakeriari buruz.

      «Esklabutzak eta bere gaur egungo antolaketak gizarte zilegitasuna dute, urtez urte pertsonak erosi eta bizitzen duten hondarribiar gehienek ordainduta.Eta zentzu horretan, ahalik eta errespeturik handiena eskatzen dugu herri borondatearen adierazpen honentzat»

      Ez hanka ta ez bururik, hondarribitarrren % altu bat bezala.

      Ta tradizioak jarraituz herriaren %80a ezingo zuen parte hartu.
      Espainian jaiotako %30a
      Euskaraz ez dakien %60a
      Hidalgoa ez dena

      Tradizio? Ze tradizio ta ze memelkeri.

  • Pello,
    .
    EHBildu koalizioaren mozioaren bi puntuak oso oinarrizkoak dira, betetzen errazak, baina EAJ-PNV alderdiak eta bere alkatetzak ez ditu onartuko.
    .
    EHBildu koalizioak aurkeztutako mozioaren bi puntuak EHBildu koalizioak Hondarribiko alkatetza lortzean beteko dira.
    .
    -Lehenengo puntuari begira, EHBildu koalizioaren alkatetzak plastiko beltza erakusten dutenei isunak jarri diezazkieke.
    -Bigarren puntuari begira, EHBildu koalizioak eta bere “emakumezko alkateak” egingo die Jaizkibel Konpainiari harrera ofiziala, eta Alarde ofizialari ere…
    .
    Hondarribiak Alardearekin duen arazo ofiziala EHBildu koalizioak alkatetza lortzean bukatuko da. Gero beste gauza bat dira hondarribiarren arteko bizi osoko ezinikusiak…
    .
    Agur, Pello.

    • Ezinikusi hoiek denborarekin ahaztuko dira ta ez die urte osoan eragiten. Sortzen diren koadriletan Jaizkibel ta matxistan ateratzen diren pertsonak daude, ta urtean zehar oso ondo eramaten dira.
      Gauza da alardea prestatzeko Jaizkiblekoak jasotzen duten bazterketa (jantzia erosteko adibidez), alarde matxista debekatzen bukatuko ziren Edo diru laguntza guztiak kenduz.

      Adibidez: Matxista atera nahi badu, kalea okupatzeagatik sortzen diren gastu guztiei aurre eginez, legeak diolako ezin dela laguntza publikorik eman baztertzaileari.
      Ta zer da ba espazio publikoa lagatzea, segurtasuna, garbiketa…. Hori guztia legea jarraituz ordaindu beharko zuketen ta ez dute ordaintzen.

  • ospaeinbeardiauhemendik 2014-07-28 23:49

    Politikoki zuzenaren diktadurapean bizi gara: azkenean alardeetan emakumeen presentzia inposatuko da (hango herritarrak kontra daudela behin eta berriro argi geratu arren), Baztanen Mutildantza neskekin inposatu den bezala. (Horrela kanpoeder hauek demostratzen digute euskal senaren arrastorik ez zaiela gelditzen).
    Bilduko sasidemokratek beren benetako aurpegia erakusten dute: gutxi barru “gu demokratok” leloarekin hasiko dituzte beren hitzaldiak.
    Kaka hau agoantaztzeko kasik hobe espainiolarena irenstea!

    • Egia da, politikoa zuzena den diktadurapean bizi gara.
      Lehen ez genituen lorpen sozialei uko egiten diezu edo horretarako zuzena danaren diktadura ondo dago? Hau matxista guztientzako, milaka urte darama gizona emakumea baztertzen leku guztietatik, beraz normala da ustezko tradizio gehienak gizonenak izatea.

      Baina ez dira tradizio, den denak garaiaren arabera aldatzen joan direlako, baina den denak. Garai batean zuzena zena gero ez delako, gauz berriak asmatzen direlako….
      Beraz nahiz ta askorentzako tradizioa beraien bizitza laburra izan, ez da horrela.

      Ta zure argumentuak jarraituz, zuk ere uko egingo diezu denbora ta borrokaren poderioz lortutako aurrerapenei?

  • Kontu hau futbolaren zirkua bezalakoa bihurtu da, urtero istorio berbera. Bonba nuklear bat eta pikutara.

  • Carlos Gebara 2014-07-29 09:22

    Egun on guztioi

    Gauzak gertatu ziren bezela kontatzeagatik, guk EH Bilduko zinegotziok, Plenoaren bezperan, erabaki genuen gure moziari puntu bat kentzea eta bakarrik Udal plenoari nota publiko bat plastikoaren eta irainen aurka plazaratzea eskatu genuen bertan. Mozioa puntu batera laburtzearen arrazoia hau zen: Normalean plenoetan mozioak bere osatasunean bozkatzen dira eta, suposatzen genuenez, bigarren puntua ez zela onartua izango (Alkatea Jaizkibel Konpainiari ere harrera ofiziala egitea) hobestu genuen lorgarria eta distensiorako deia, gure ustetan behintzat, izan zitekeen puntu batean utziz.
    Puntu hau ere, gure harridurarako, ez genuen aurrera ateratzea lortu, naiz eta guretzat sen onekoa besterik ez izan, EAJ, H1! eta PP ren botoen kontra izan bait zuelako. Horrela kontsidera daiteke hiru partidu horiek babesten dutela gusto txarreko, duintasunaren kontrako eta hiriaren irudiari hainbeste kalte egioten dion adierazpen hori.

    Agur

  • Hondarribiko hiriaren duintasuna zapaldu dutenak Jaizkibel konpainiako kideak izan dira. Orain dela 20 urte, Irailako hilabetea aprobetxatzen zuten oporretara joateko, beraiei ez zitzaien gustatzen Alardea. Akto militar bat zelakoan… Eta orain begira, kalimotxoa esku batean eta eskopeta bestean…

    Urte askotan zehar, Herri Batasunak herri guztietako jaiak zapaldu ditu, beraien moduan gauzak egiteko. Herri askotan, bildurrarengatik, ez diote kontra egin. Baina Hondarribia eta Irunen, sentimenduz betetako jai bat defendatu dugu herritarrok, eta ezin izan dute gure Alardearekin bukatu. Eta hori da benetan izorratzen duena.

    Plastiko beltei buruz. Inori etzaio gustatzen hori ipintzea. Hor atzean gaudenoi gutxiago. Baina noren buruan sartzen da, kontrako bi aldeak leku eta ordu berdinean ipintzea. Guk erabaki horren kontra manifestatzen gara, gure kontrako iritzia ikusi dezatela.

    Alardea ez da diskriminatzailea. NAHIKOA DA. Gezurra behin eta berriz errepikatzeagatik ez da egia bihurtuko. Jaizkibel konpainiak eraman zuen gai hau justiziara, eta galdu egin zuten. Alardeak ez du diskriminatzen. Beraz, lege barruan dago. Eta inoiz ez du onartuko jaizkibel konpainia bere barruan desfilatzea. INOIZ EZ! Herriak horrela diolako.

    • Peru Dulantz 2014-07-29 16:13

      Duintasuna? Benetan ausartzen zara duintasuna aipatzen? Denok ikusi ditugu irudiak, nola Jaizkibel konpainiari era guztietako irainak eta erasoak egiten zaizkien. Non dago duintasuna hor? Auzolotsa baino ez duzue ematen!!

    • Pello Andrearriaga 2014-07-29 16:24

      Laura, inolako frogarik eman gabe, zenbait baieztapen plazaratzen dizkiguzu.

      “Hondarribiko hiriaren duintasuna zapaldu dutenak Jaizkibel konpainiako kideak izan dira”
      “Orain dela 20 urte Iraileko hilabetea aprobetxatzen zuten oporretara joateko”
      “Herri Batasunak herri guztietako jaiak zapaldu ditu”
      “Herri askotan beldurrarengatik ez diote kontra egin”
      “Sentimenduz betetako jai bat defendatu dugu herritarrok”

      Bukatzeko, ordea, borobilena plazaratzen du: “Inoiz ez du onartuko Jaizkibel Konpainia bere barruan desfilatzea”

      Beharbada, komenigarria da, 1977ko urtarrilaren 25ean Caracasko Universal aldizkarian, Sofia Imber kazetariak Fragari galdetu zionean: ¿Por qué la policía sigue impi­diendo que la bandera vasca sea exhibida? Hark ean zuen erantzuna:
      …Y en todo caso, antes de permi­tir exhibir esa bandera, pasarán sobre mi cadáver…”.
      Noski, ikurriña goratu zen, eta Fragak, oraindik, urte mordoa jarraitu zuen bizirik.

      “INOIZ EZ! Herriak horrela diolako” % 42k?

      Laura, benetan, % 72k konponbide baten alde egiten du, eta hori da axola beharko ligukeena. Ni ere, nahiz eta ez zidaten galdetu, horien artean sartuko nintzateke.

      Gauza ez da zuk zure iritziarekin jarraitzea, nik nirearekin, eta horrela beste 17 urte. Uste dut, konpontzeko nahiarekin, mahai baten bueltan eseriz gero, gauzak konponduko liratekeela. Arazo askoz ere sakonagoak konpondu baitira. Denon esku dago.

    • Bikingo Gorria 2014-07-29 17:16

      1.- Alderantziz, Jaizkibelekoak dira Hondarribiari duintasun apur bat ematen diotenak.

      2.- Nik ez daukat Herri Batasunarekin zerikusirik, 49 urte ditut, Hondarribikoa naiz eta bizi guztia eramaki dut alardean desfilatzen gure kuadrilako neskak (hauek ere ez dira Herri Batasunakoak) Jaizkibel konpainia desfilatzen hasi ziren arte, ordu ezkeroztik Jaizkibel konpainian desfilatzen dut kuadrila OSOAREKIN batera (neskak eta mutilak).

      3.- Goizean elegante, dotore eta txukun desfilatzen dugu, arratsaldeko azken zatian berriz, zuk esaten duzun moduan, eskopeta esku batean (tanborra nere kasuan) eta kalimotxoa bestean (garagardoa nere kasuan), noski baietz! Eta saltoka eta dantzaka gainera!!! Alardea, rememorazio historiko bat izateaz gain, jai bat ere badelako!!! Hobe esanda, jai bat zen, ze emakumeen liskarraz ederki aprobetxatu dira batzuk alardea pribatizatu eta goitik behera militarizatzeko. Lehen alardea vivalavirgen eguna zen, arma plazatik jeisten hasten ginenerako serio joaten ziren bakarrak zaharren konpainiakoak ziren, besteok ordurako Bar Larra, Cantabrico, Alamedako Gure Ametsa eta Arma Plaza inguruko taberna guztiak bisitatuak genituen. Gaur egun jaigiro hori minimoki mantentzen duen bakarra Jaizkibel konpainia da, besteok soldaditoarena egitera mugatzen diren bitartean…

      4.- Zuk ez didazu neri esan behar alardea zenbat sentitzen dudan, ez bait daukazu idearik eta!! Kuadrila guztiak urteak eta urteak eman ditugu hilan zortzian goizeko lauretan udaletxe parera joaten tanborradaren diana entzutera, eguna horrekin hasten genuen kuadrilako denok, baita neskak ere! Baina diferentzia zen mutilok gosaldu eta jaiarekin jarraitzeko aukera genuela eta neskak gosaldu ondoren espaloian geratu behar izaten zutela, gu desfilatzen noiz pasako ginen zain…

      5.- Inork ez du alardearekin bukatu nahi, Jaizkibelen desfilatzen ateratzen geran inork ez behintzat. Alderantziz, guk alardea maite dugu eta herriko jaiak maite ditugu, horregatik nahi dugu gure herriko neskek ere alardean ateratzeaz disfrutatu dezaten, baina benetan disfrutatu, ze espaloitik alardea txalotzen ondo pasako da, nik hori ez dut dudan jartzen, baina benetan alardeaz disfrutatu bertan aterata egiten da. Begira, gure kuadrilako neska bat kantinera atera zen, duela urte dexente. Ba hurrengo urtetan, alarde egunean, beti esaten zuen esku bateko hiru behatz emango zituela berriro ere alardean ateratzeko aukera izatearren. Gaur egun Jaizkibelen ateratzen da, eta ez du behatzik galdu behar izan.

      6.- Plastiko beltzei buruz, ez bazaizue ipintzea gustatzen, ba ez jarri, eta kitto!! Lehehengo gauza, ez gara kontrako bi aldeak, guk alardea maite dugu eta zuek alardea maite duzue, beraz alde berean gaude. Zuk ondo pasatzen baduzu espaloitik alardea ikusten eta txalotzen, ba oso ondo, hor geratu, inork ez zaitu alardean ateratzera behartuko, baina beste neska batek alardean parte hartu nahi badu, ba hartzeko aukera eduki dezan nahi dugu. Zuri lojikoa edo normala iruditzen zaizu Zaragozatik edota Madridetik etortzen diren mutilek, alardea zer den jakin gabe ere, eta askotan alardeko martxak jotzen jakin gabe ere, alardean parte hartzeko aukera guztiak izatea eta aldiz, herriko neska batek, txilibitua jotzen zazpi edo zortzi urterekin gurekin batera ikasi zuenak, diana entzutean malkoak ere ateratzen zitzaizkionak eta alardeko martxak entzutean hankak lurrean edukitzeko kapaza ez denak, horrek ezin duela alardean parte hartu, zergatik eta bakarrik neska delako??!! Mesedez, jarri dezagun lojika pixka bat guzti asunto guzti honetan…

      7.- Alarde “tradizionala” eta Jaizkibel konpainia ez dira leku eta ordu berean egoten. Kale nagustik lehenen Jazikibel konpainia pasatzen da eta gero alarde “tradizionala”.

      8.- Gauza bat da erabakiaren kontra manifestatzea eta beste gauza bata da plastiko beltzak gordetzen zaituztetela aprobetxatuta, guri insultoka eta bullaka aritzea.

      9.- Alarde “tradizionala” bai da diskriminatzailea. Genero arrazoiengatik diskriminatzen duen momentutik diskriminatzailea da.

      10.- Jaizkibel konpainiak auzitara eraman zuena da udalak antolatzen zuen eta publikoa zen ekitaldi bat, berdinatsun legea bete behar ez izateko Euskadi inskribitzen uzten ez zioten eta azkenean nafarroan inskribitu behar izan zuen fundazio baten eskuetan uztea.

      11.- Lege barruan egoteak ez du esan nahi lizitoa denik edo justua denik, leku batzuetan adibidez ablazioa ere legala da (adibide bat jartzearren)…

      12.- INOIZ EZ! Herriak horrela diolako? Azken datuen arabera herritarren erdiak ere ez dio hori… Denbora aurrera joan ahala gero eta gutxiago zarete. Gero eta gehiago dira emakumeak alardean ateratzeko eskubidea zuen edonori egiten zenioten bazterketa eta presio sozial horri gero eta beldur gutxiago diotenak.

      13.- Badakizu zer den hoberena? Hemendik urte batzuetara, guzti hau gainditzen denean eta zure alaba alardean normal-normal ateratzen denean, orain plastiko atzean zaudeten inork ez duzuela onartuko garai batean emakumeak alardean ateratzearen kontra egon zinetenik ere…

      • Nik errespetatzen dut emakumeak tamborra, txibilitoa edo eskopetarekin ateratzea. Baina ezin dira atera gure Alardean. Hilak 8an kalean ikusten da herriak nahi duena. Alardea, orain arte egin den bezala.
        Errepikatzen dizut: errespetatzen dut emakumeeak parte hartzea, baina Alardean ez. Konpainia batekin orain bezela, baina Alardean ez. Zergatik emakume batzuen eskubideak besteena baino gehiago balio du? Zergatik nik onartu behar dut emakumeak Alardean soldadu bezela desfilatzea. Hori ez da niretzat Alardea. eta inoiz, inoiz ere ez dut onartuko.
        Alde bakoitzak desberdin sentitzen du, eta inork ezin dio besteari inposatu. Beraz, ezin diguzue zuen iritzia inposatu. Bakoitzak beria, eta denak konten!

        • Pello Andrearriaga 2014-07-29 20:08

          Ezin dira atera “GURE” alardean diozu. ZUEN alardea da Udalak bere eginkuzunei uko egin eta esku pribatuetan utzi zuenez geroztik. Orain, ordea, EAJk PP eta H1ekin batera «Hondarribiko kultura immaterialaren adierazpen nagusia eta nortasunaren adiera handienetakoa» dela esaten digu. Ez al zaizu iruditzen kontraesan bat dela? Lehen pribatizatu, gero galdatu.
          Errespetatzen omen duzu emakumeak txilibito…, Hilak 8an kalean ikusten omen da herriak nahi duena; bai, %42, gatazka gainditzeko irtenbide berriak nahi dutenak, ordea, % 72.
          Baita ere, galdetzen duzu zergatik emakume batzuen eskubideak besteenak baino gehiago balio duten.
          Ez, eskubideak denenak berak dira, berdin balio dute, pertsona guztienak, gizon zein emakume, beste gauza nahaiak dira, eta nire ustez biak nahastu egiten dituzu.
          Zuk NAHAIGO duzu ez ateratzea “ZURE” alardean, baina eskubideak errespetatuko bazenitu onartuko zenuke eskubidea dutela, eta ez duzu onartzen; beraz, ez duzu errespetatzen. Nik, ordea, zu errespetatzen zaitut. Errespetatzen dut zuk desfilatu nahi ez izatea, errespetatzen dut zu espaloain sorbalda ematen egotea, zure autua da, baina ez dut errespetatzen Hondarribiaren izena, nire herriaren izena ere badelako, zuen plastiko beltzekin zikintzea eta zure edo zuen irainak. Begira zein desberdina litzatekeen Irailaren 9ko hedabideetako izenburuak: “Distentsio zantzuak sumatzen dira, Jaizkibel Konpainiak normaltasunez desfilatu zuen”. Edo: “Urtero bezala, Hondarribiko Jaizkibel Konpaniak plastiko beltzen eta irainen artean desfilatu behar izan zuen”.
          Hausnartu dezagun eta zubiak eraiki ditzagun eskubideak errespetatuz eta nahaiak albo batera utziz.

          • Beste titular bat emango dizut: “Jaizkibel konpainiak, bere jendearen artean, berdintasunarena alde manifestatu egin da Hondarribiko kaleetatik”. (Goizeko 11tan, inolako arazorik gabe, horrela ikusiko duzute zuekin batera dauden guztiak) Ahal bada Hondarribikoak, ze autobusak jartzen baditugu Gipuzkoa guztitik etortzeko, ba ez du balio!

            Nire eskubidea da betiko alardea ikustea eta bertan parte hartzea nik nahi dudan moduan. Jaizkibel konpainia Alardean sartzen bada, ez da Alardea.

          • Laura, ez da zure eskubidea Alarde matxistan pate har dezazun nahi dezun modun, beste modu batean nahiko bazenu ezingo zenulako atera , beraz… Ta gaur egun nahiz ta nahi izan, aukera gutxi dituzu ateratzeko, emakumeen postuak oso urriak bait dira. Beraz…. Ta alardea ikustea zure eskubidea da? Eskubidea da parte hartzea berdintasunean, zuk diozuna nahia da.

    • Irun ta Hondarribin gizonen pribilegioak hobestu dituzue asmakizun ugari erabilita ta zuen herriko historioaz gutxi dakizuela erakutsiz. Ez da duina alarde matxista egin ta egiten duena ta berdin du nola mozorrotzen duzun.

      Jaizkible sortu zen emakume batzuk parte ere hartu nahi zutelako ta ez bakarrik kantinera modun. Ta Alarde matxistan edo ezkutuan egiten zuten (ta gutxi) edo ezin ziren atera.
      Kantinerarena gainera gauza nahiko berria izanik gizonen kopuruarekin alderatuz gero, emakume bakoitzeko 100 gizon edo atera ahal dira, beraz hango herrietako emakumeen %99,9a ezin zuen parterik hartu.
      Zuk zure eskubieei uko egin nahi badiezu, ez egin bakarrik hontan, ez ikasi, ez lanik egin ta gelditu beti etxean gizona zaintzen.
      Eztezula nahi? Ba tradizioa izan da milenioetan zehar.

  • “Urte askotan Herri Batasunak herri guztietako jaiak zapaldu ditu”
    Herri GUZTIETAKOAK?? http://www.euskaltzaindia.net/dok/eaeb/eoda/udalerriak.pdf

  • gora euskal kantineroak!

  • BOYS DON'T CRY 2014-07-31 11:59

    Jaizkibel konpainian gizon homosexual bat kantinera bezela eta Nafarroako bandera eta ikurrina! Gora Nafarroako Errepublika! Gora Hondarribi!

  • joder Laura,
    “herriak nahi duena” errepikatzen duzula nabaritu dut, ez dakit jabetzen zaren esaldi horrek zer esan nahi duen. darabilzuten argudioen artean totalitaristetan totalitaristena da. gainera, etsitasunean ateratakoa eta benetazko fundamentorik gabekoa dela uste dut.
    agur.

  • Tradizioa jarraituta Erromako zirkuan ezarritako hil artrko burrukak berriro egin daitezen nahi dit. Hori bai herriarrn gehiengoa nahi badu. Ze gehiengoak nahi badu,zilegia omen da oso jendea baztertzea,beraz boozka dezagun. Ta gehiengoak nahi badu emakumeak,beltzak… Baztertzea… Zilegia omen da oso. Ai mam.

  • “gizonetan, %24 dira; emakumeetan, %13” alarde kantinero diskriminatzailean parte hartuko luketenak.

    Emakumeak emakumeen partehartzearen aurka. Kantinera mirestu bat, 100 bat gizon tonto eta gerlariz jarraitua. Emakumea jainkosa, gizona gerlari gizarajoa. Horren alde daude emakumeak.

    .
    Gizonok, gorroto gaituen alarde baten parteartzearen alde, leloak gara gizonok? Guztiz.
    .
    Progresio naturala da feminismoa: garai latzetan emakumea etxean, sukaldean goxo goxo. Gizona gerran eta mehategian bizia ematen. Gaur egun ordea, bizitza erosoa dugula lanean, eta baita gerran ere, emakumeek parte hartu nahi dute, zein momentu aproposean ezta??

    • Diozun broma izango da ez? Orain parte hartu nahi dute? Ze munduan bizitzen zarete matxistok? Beltzak ere esklabutza bukatzea nahi zuten herritar xume zuriari lan baldintzak malgutu zietenean ez? Benetan harrigarria dela batzuek buruan daukazuen kaka.

      Gauzatxo bat, emakume langileen gehiengo zabal zabala semeez, etxeaz…. arduratzen da , beraz askoz lan gehiago egin behar dute. Gainera beraien baldintza ekonomikoak askoz txarragoak dira. Baina ziur zuk diozuna zentzua duela.
      Emakumeak ez ziren kanpora lan egitera joaten (ta etxetik kanpo ere lan egiten zuten askok baina tira) nahi ez zutelako noski, beraien pribilegioak mantendu nahi zituztelako gizonen lan gogorrak alboratuz… Ta orain izugarrizko eskubideak ditugula, denak soldata haundiak jasotzen ditugula, ez gaituztela esplotatzen… Orain bai ze maltzurrak lana egin nahi dutela.

      Eztakit parre edo botaka eging dudan.

  • ba ni ez naiz hondarribitarra eta EZ ,EZ dakit zer den al “ard” ea ospatzea baina jakin badakit 1638an gabatxoei eutsi eta haiek bota ahal izateko, EMAKUME eta KANPOTARREN ( emakumeak barne ??) esku hartzea ezin bestekoa izan zela, ikusi hemen ; http://www.euskonews.com/0149zbk/gaia14902eu.html
    eta begiradatxo bat bota “alarde fundazioa” aren web orrian – la mixta- konpañia eta – 1638 hondarribiko setioa- flipauingozue .

    • Ez dakit konturatu zaren EMAKUME eta KANPOTAR horiek hondarribia inbaditu zutela Españako erregearen izenean… Azken finean hori da ospatzen dutena ezta?

      • nik dakidala garai hartan hondarribia ( gipuzkoa osoa bezala ) espainiaren mempe zegoen dagoeneko ,beraz inbasioa lehenagokoa da, ni ez naiz horretaz hari,nik esaten dudana da setioari eutsi eta honen amaiera ospatzekotan HONDARRIBIKO EMAKUMEEN eta KANPOTARREN ( emakumeak barne ?? { MILIZIENGATIK } ) esku hartzea ezin bestekoa izan zela eta hortaz ondorioztatzen dut KANPOKO gendearengaitik izan ez balitz, gaur egun hondarribian ez zuten ospatzeko ezer edukiko, ze setio hura SARRASKI batetan bukatuko zen

    • Ez egirik esan agian burua eztanda egingo diela. Ziru pentsatzen dutela biztanle gutxiko herrixka bat Frantziaren erasoaldiari aurre egiteko gai izan zela pentsatzen dutela.
      Ta Gipuzkoa osotik ez ezik Nafarro garaitik ere joan ziren burrukatzera, ta gero kexuak egon ziren bakarrik Hondarribi “saritu” zutelako.

      Ta jada jakiten badute emakumeek parte hartu zutela gudukatzen…