#i25debatea, 25 txiotan
#i25debatea, hogeita bost txiotan
Bart gauean ospatu zen Euskal Telebistan eta euskaraz irailaren 25eko EAEko hauteskundeetara begirako debatea. Berandu hasi, justu orain 24 ordu, eta beranduagi bukatu zena, gauerdia ondo pasata.
Pili Zabala (Elkarrekin Ahal Dugu), Laura Garrido (Alderdi Popularra, Alfonso Alonso erdalduna ordezkatuz), Idoia Mendia (Alderdi Sozialista), Maddalen Iriarte (EH Bildu, ezgaitu duten Arnaldo Otegiren partez) eta egungo lehendakari EAJko Iñigo Urkulleren arteko eztabaida Xabier Usabiagak gidatu zuen.
Eztabaida ikusterik izan ez bazenuen, hogeitabost txiotan kontatuko dizugu. Lasai, gure laburpena gustatzen ez bazaizu, han eta hemen beste mila ere izango dituzu-eta.
.
Ez dut bozkatuko baina hurbiletik segitzen dut gure herriaren parte batean dagoen kanpaina, berehala #i25debatea @euskaltelebista
— Franck Dolosor (@FranckDolosor) September 13, 2016
#i25debatea Lau emakume, eta… robot bat. #EsanBeharNuen
— Martin Kitto (@martin_kitto) September 13, 2016
Ergatiboa, abertzaleen #kontzeptugisa #I25Debatea
— mario zubiaga (@zuribia) September 13, 2016
Lehendakarigai batzuek hitz egiten dutenean, edo despistatuta nabil, edo nire telebista japonesez jarri da #i25debatea
— Oihana Bartra (@OihanaBartra) September 13, 2016
Hain hizkuntza maila kaskarreko hautagaiak beste inon onartuko al lirateke? Noiz bukatuko da adar jotze hau?#i25debatea
— Amagoia Gurrutxaga (@AmagoiaGu) September 13, 2016
#parekidetasuna-ren aldetik pozgarria da irudia #i25debatea-n, 4 emakume, gizon 1. Hizkuntzaren aldetik, tristea, euskaldun 1 eta erdi.
— Jabi Asurmendi (@jabiasurmendi) September 13, 2016
Ez dut ikusten @AlfonsoAlonsoPP hautagaia #i25debatea n. Zer gertatu zaio?
— Alberto Pradilla (@albertopradilla) September 13, 2016
Usabiaga: Ikusentzuleek eskertuko dute Urkulluren ahots goxoa entzutea etengabe. Ez eten hitz bat esateko ere. Bestela kalera.#I25Debatea
— Aiora (@probatxoa) 2016(e)ko irailak 13
eta @iurkullu erakusten ari den aitakeriaz/paternalismoaz ez al du inork ezer esan behar? #I25Debatea
— Mikel Goñi Larrea (@mikelgoni) September 13, 2016
@unaipasku @txerren Tira, behintzat Urkulluk barre egin du. Eskerrik asko Laura Garrido zure ekarpenagatik.
— Koldo (@koldobizkar) 2016(e)ko irailak 13
Maddalen Iriarte: "Madrilen ezezkoa ematen digutenean, hurrengo egunean zer?" (Urkullu ixilik)
— Hodei Otegi (@hodeiOtegi) September 13, 2016
.@maddaleniriarte andereak ez da konturatu ez dela #i25debatea-ren moderatzailea, baizik eta hautagai bat. Txip-a aldatzea kostatzen zaio.
— Oscar Valbuena (@osvalbuena) September 13, 2016
Forense izateko euskara maila jeitsi, total norekin hitz egin behar du, ezta Idoia? #i25Debatea
— Leire Palacios (@AnnieSdelMono) September 13, 2016
"Ez gaude erabakitze ESKUBIDEAREN alde[koak](sic)"
Hori da ideia, @idoiamendia, ez zaudetela ESKUBIDE baten alde.#i25debatea— Galder Gonzalez (@theklaneh) September 13, 2016
Euskal Her.. Euskadira #pili #i25debatea #markoa
— Nerea Ibarzabal (@ibarnere) September 13, 2016
@pili_zabala #i25debatea– ren amaieran… "Non dago kamara?" #Ene
— Maider Lainez (@MaiderLainez) September 13, 2016
Pili Zabala besarkatzeko gogoak sartzen ari zaizkit #i25debatea
— lander garro (@landergarro) September 13, 2016
Esanguratsua @PodemosEuskadi_, @NaguaAlba eta gainerakoek #I25Debatea-ri buruz txiorik egin ez izana.
— esnaola #EHxit! (@mikel_esnaola) September 13, 2016
Debaterik gabeko debatea, arren. Buruz ikasitako diskurtsoak bota, eta lixto! Zertarako korapilatu eztabaidetan? #gertatzenarida #i25debatea
— Oihan Vitoria (@oihanvito) September 13, 2016
Arbitroa, nagusiaren morroi. Urkullu, aitajauna. Iriarte, bikain. Mendia eta Garrido, deklinatu ezinik. Zabala, urduriegi #i25debatea
— Gari Berasaluze (@kalaportu) September 13, 2016
Politikari gehienei eta aurkezleari entznda, beste herri batera joan nahi nuke. Edo ez. Hemen egngo dugu #i25debatea #EuskalEstatuFemeinista
— Pilon (@pmendibil) September 13, 2016
Patriarkatuaren ispilua #I25Debatea, nahiz eta bi gizon baino ez egon ea guztia okupatzen dute
— Natalia gardeazabal (@ngarde67) September 13, 2016
Iriartek, nahi gabe (edo ez), onartu egin dio Urkulluri hurrengo lehendakaria izango dela. Irabazi du debatea jeltzaleak #i25debatea
— Ugaitz Zabala (@UgaitzZb) September 13, 2016
@landergarro Urkulluren patxadak irabazi du debatea orokorrean, ados.
— Harry Callahan (@Ontobeltz) 2016(e)ko irailak 13
#i25debatea Eta nork "irabazi" du? Ez dakit. Nik behintzat galdu.
— Edorta Arana (@EdortaArana) September 13, 2016
Txio hauen aniztasuna ikusita badakit argi zeini emango dion botoa Loiola Etxeberriak.
Zure mezuen aniztasuna irakurrita, badakit argi zeini emango diozun botoa, Bentazar.
Hemen garrantzitsuena da aginduko gaituenak barrabilak edo obulutegiak izango dituen. Jarrai dezagun burmuin reptilianoan.
Lan istripu, etxegabe, suizidio, bizi itxaropen edo hilketei buruz hitzik? Ez? Ba nik ez dut heriotzera kondenatuko nauenik bozkatuko.