Hogeita abar urte

Gaur ez dago aitzakiarik: Seaskak behar zaitu eta zuk igande eder bat igaroko duzu Senpereko lakuan, egun guztian zehar. Ipar eta Hego, biak baturik, euskararen alde. Inoiz baino beharrezkoago, inoiz baino ozenago. Gorrak badira, entzun beharko dute, eta itsuak badira, ikusiko gaituzte! Izan, bagarelako. Ala ez?

Xifraren bat emate aldera, esan dezagun Seaska, berez, guraso elkarte bat dela eta bere menpe dituela 30 ikastola, euretako 3 kolegio direnak, eta bat lizeo, Baionako Axular, hain juxtu.
Duela 30 urte egin zen lehen Herri Urrats hark ahalbidetu zuen Kanbon dagoen Xalbador lehenengo kolegioa eraikitzea, eta gaur batzen diren diruak ere ikastetxe hau handitzeko izango da eta bertan diren 350 ikasleak hobeto artatzeko.
Azken urteetako Herri Urrats jai egunera, gaurkoa bezalako egun eguzkitsuetan, 30.000-40.000 jende bildu izan da eta jasotzen den dirua garrantzitsua izan arren, Iparraldeko ikastolen beharren herena eta bostenaren arteko ekarria baizik ez da izaten. Atera kontuak nola dabilen Seaska! Herri Urrats ugari behar litaizke urtean zehar beharrizanak asetzeko.

Argazkian klik eginda, aurkituko duzu programa, eta gainerako guztia hemen: HERRI URRATS 2013

2013-05-11 23.10.03

Bide batez, aukera probestu nahi dugu Ipar eta Hegoaldeko ikasturteen artean dauden desberdintasunak argitzeko. Ondorengo laukian ederki ikusten da zein den batetik bestera dagoen aldea:

Eskolak

Eta finitzeko, aurtengo Herri Urratsen kantua. Jantzi boneta, txapela, kapelua edo nahi duzuna, eta zatoz!

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.