Dirutxoa irabazi nahi?

ETB1en lehiaketa koxkor bat ari gara prestatzen. Hizkamizka du izena. Funtsean oso kontu sinplea da: kultura orokorreko galderak asmatu ahala, hutsunez betetako esaldiak beharko dira osatu.

  • Zein jaki da ospetsu Baionan?
  • Zein izen du Gasteizko ibaiak?
  • Zein udalerritan dago Iruñeko aireportua?
  • Nork idatzitakoa da  “Martutene”?
  • Agur Zuberoa, bazter guztietako xokorik ________?
  • Zein da Iribar atezainaren izena?

…eta halakoak. Ehunka eta milaka, zientzietakoak, letretakoak, kiroletakoak, bitxikerien artekoak, egunerokotasunarekin lotutakoak… Batzuk errazak eta beste batzuk zailagoak, baina denak geuretzako modukoak.

Kontua da, ordu erdiko saio bakoitzean, bi lehiakidek hartuko dutela parte, eta puntu gehien lortzen duenak egingo duela aurrera hurrengo saioan ere eskuartzeko aukera irabaziz.

Dirutxoa irabazi nahi?

Ekainaren erdia aldean hasiko gara grabatzen, eta uztailean zehar ere horretan ibiliko gara, dena ondo badoa Irailean emititzen hasteko.

Saioa irabazten den bakoitzean, 200 euro jasoko ditu lehiakideak, baina azken txanpako tartea gainditzen badu, zakuan bilduta dagoen diru guztia ere eraman dezake etxera. Eta horrela  saio bakoitzean 300 eurotik oso-oso gora irabaztea ere badago. Pentsa ezazu zenbait saio  irabazten baditu baten batek, hori pagotxa!

Animatu baizik ez duzu. Ez da asko eskatzen duguna: zeu bezalako 18 urtetik gorakoa eta euskalduna izatea. Ez besterik. Eta ez kezkatu zaharragoa bazara,  30, 40 edo 50 urte baino gehiago baitituzu, zeren eta are estimatuago izango baitzara lehiakide bezala.

Izena emateko helbide honetara idaztea aski duzu: hizkamizka@eitb.com . Ez ahaztu bertan zure izena, abizena, adina, e-posta, telefonoa, helbidea, herria eta lurraldea jartzeaz

Anima zaitez, beraz, txarrenean jarrita ere, tarte eder bat igaroko dugu eta.

(Albistea eitb.com gunean )

Dirutxoa irabazi nahi?

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

5 pentsamendu “Dirutxoa irabazi nahi?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude