Hobe musu txar bat baino belarrondoko bat?

Hobe musu txar bat baino belarrondoko bat?-

Zuei ere umetan emanarazten zizkizueten muxuak?
Nola sentitzen zineten muxu jasa haren erdian?

Orduan zergatik behartzen ditugu gure seme-alabak gauza bera egitera? Edukazioagatik? Baina, esaidazue, zer da edukazioa ume batentzat? Edukazioagatik muxuak gogoz kontra emateko eskatzen diegunean, zer ari gara erakusten? Esaten diogunean musu bat emateko bestela triste jarriko garela, zer ari gara esan nahian? Heldu batek musu bat emateko eskatzen dionean, kasu egin behar diola? Benetan umeak horrela portatzea nahi dugu??Edo nahi dugu eurak izatea erabakitzeko gai. Nahi dugu eurek aukeratu ahal izatea muxuak noiz eta nori eman? Gure bikotea behartuko genuke behartutako musuak ematera?

Zergatik ez diogu uzten umeari bere kasa erabakitzen! Ez, beti da ez. Baita umeek esaten dutenean ere. Edo hobeto esanda: baiezkoak bakarrik esan nahi du baietz. Eta punto.

Hobe musu txar bat baino belarrondoko bat?Hobe musu txar bat baino belarrondoko bat?

La terre est bleue comme une orange

Zer duzu buruan “Hobe musu txar bat baino belarrondoko bat?”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2019-08-16 11:34

    Slavoj Žižek filosofoak badu adibide bat (kontuz: jakizue ez naizela kapaz haren testu bat ulertzeko), autoritarismo-forma tradizionalaren eta berriaren arteko aldea esplikatzeko. https://m.youtube.com/watch?v=5JaxW1jrcas

    Guraso autoritario tradizionalek esango diote umeari, besterik gabe: “Berdin zait nola sentitzen zaren eta zertarako gogoa duzun, zure eginbeharra da eta kitto”.

    Guraso posmoderno aurrerakoiak, aldiz, gai dira menperakuntza are eremu sakonagoetara eramateko, menperakuntza psikologikora: “Guk ez zaitugu ezertara behartu nahi; zerorrek libreki ulertu behar duzu”. Alegia, ez dizugu soilik obedientzia eskatzen; nahi dugu zuk nahi izatea, eta gainera gustatzea.

    Iruditzen zait denok dugula ahaide urruneko bat, zahar-usaineko etxe batera tarteka bisitatzen duguna, merendatzeko pasta gogor batzuk ateratzen dizkiguna eta urtero María Auxiliadoraren egutegi bana oparitu ohi diguna. Denok dugu, ezta? Ba, horri, muxu eman behar zaio, eta kitto, zeren gurean horrelakoak gara, gizabidezkoak eta maitekorrak, eta haurrei balio hori transmititzen saiatzen gara.

    Kontuz, ea ez ote zaizkizuen aterako ume tirano, kapritxoso, emozionalki hauskor batzuk eta, denik okerrena, muxu-laztanekin xuhurrak direnak.

    Jakina, ni ez naiz nor inori esateko umeak nola hezi behar dituen. Hala ere, oroi zaitezte, zuen umeak gizon-emakume heldu bihurtzean, gainerakook ere soportatu beharko ditugula.